Kardulatz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cirsium arvense» orritik birbideratua)
Kardulatz
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsterales
FamiliaAsteraceae
LeinuaCynareae
GeneroaCirsium
Espeziea Cirsium arvense
Kardulatz udan loratzen da. Argazkikoa Alemanian jaso da.
Loratzearen prozesua amaitzen.

Kardulatz edo Cirsium arvense Asteraceae familiako landare ezaguna da. Europa osoan zabalduta dago, baita Euskal Herrian ere. Habitat ugarietan aurki daiteke: Laborantza-soroak, larreak, lugorriak, soilguneak basoan.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare bizikor eta zutitua da. Zurtoinak adar ugari ditu. Kapituluak ez daude korinbo-erako panikulan; kardilauna loreak baino laburragoa da; korolaren orria erdiraino zatiturik dago. Udan loratzen da.[1][2]

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa osoan arrunta da. Islandian eta Ipar Amerikan gizakiak sartua izanda eta izurrite bihurtu da. Karduetako eulia, Urophora cardui, nahita sartu da lurralde batzutan kontrol biologiko gisa.

Propietateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Propietate astringenteak ditu. Landare osoa ere erabiltzen da kanpoan, hemorroideen aurkako bainu moduan.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cirsium arvense Carlos Linneok deskribatu zuen, Serratula arvensis gisa. Erreferentzia Species Plantarum lanean plazaratu zuen (2. liburuki, 820. or., 1753). Giovanni Antonio Scopoli Cirsium generoan sartu zuen ondoren, erreferentzia Flora Carniolican plazaratuz (Editio Secunda, 2. liburuki, 126-127. or., 1772).[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Polunin, O. (1989). Guía fotográfica de las Flores Silvestres de España y de Europa. Bartzelona:Omega. ISBN 84-282-0857-3.
  2. Euskal Herriko landareak eta inguruetakoak sailkatzeko gako irudidunak, Aranzadi Elkartea, 2004. 556.or.
  3. https://www.tropicos.org/Name/2700565

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Iñaki Aizpuru Oiarbide, Carlos Aseginolaza, Pedro Maria Uribe-Echebarria, Pello Urrutia eta Iñaki Zorrakin: Euskal Herriko landareak eta inguruetakoak sailkatzeko gako irudidunak, Aranzadi Elkartea, 2004. [1]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]