Claire Beck Loos
Claire Beck Loos | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pilsen, 1904ko azaroaren 4a |
Herrialdea | Austria-Hungariako Inperioa Txekoslovakia |
Bizilekua | Praha II (en) |
Heriotza | Riga eta Sarraski-esparru, 1942ko urtarrilaren 19a (37 urte) |
Hobiratze lekua | Vienna Central Cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Adolf Loos (1929 - |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | txekiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria, idazlea eta iritzi-kazetaria |
Claire Beck Loos (txekieraz: Klára Becková-Loosová; Pilsen, 1904ko azaroaren 4a - Riga, 1942ko urtarrilaren 19a) argazkilaria eta idazlea zen. Adolf Loos – A Private Portrait idatzi zuen, Adolf Loosi eskainitako obra; haren hirugarren emaztea izan zen.[1][2]
Theresienstadt kontzentrazio-eremura deportatu zuten 1941ean, eta Rigako kontzentrazio-eremu batean hil zen, 1942an.
Bizitza eta obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Claire Beckek harremana zuen Beck, Hirsch, Turnowsky eta Kraus familiekin, zeinek eskatu baitzioten Pilsengo eta Vienako apartamentuen barrualdea aldatzeko.[3] Adolf Loosek orduan diseinatu zituen pareten arteko espazio interstizialak, gelen jarraitutasuna sortzeko. Claire Beck eta Adolf Loos ezkongai bilakatu ziren Beck familia Joséphine Baker-en ikuskizun batera gonbidatu eta gero, 1929ko udaberrian, Vienan. Presaka eman zuten ezkon-hitza, Becken gurasoak ezkontzearen aurka baitzeuden.[3] 1929ko uztailaren 18an ezkondu ziren, Beck Loos baino 34 urte gazteagoa zela. Ezkontza mistoa zenez, garaiko komunitate juduak ez zuen ezkontza onartu. 1932ko apirilaren 30ean dibortziatu ziren.
Claire Beckek Adolf Loos[1] – A Private Portrait idatzi zuen: une laburren kontakizun laburrez osatutako liburua, Adolf Loosen izaera, ohiturak eta hitzak kontatzen dituena; liburua alemanez argitaratu zen lehenik Adolf Loosi – A Private Portrait izenburuarekin, eta Vienan Johannes Presse editoreak argitaratu zuen 1936an.[4]
Claire Beck eta bere ama Olga Feigl Beck Pragara joan ziren Bigarren Mundu Gerraren hasieran. Theresienstadt-era deportatu zituzten, eta 1942an hil ziren Rigako kontzentrazio-eremu batean.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Adolf Loos - A Private Portrait, Claire Beck Loos, 2011, DoppelHouse Press, 200 or. (ISBN ISBN λ0-983-25400-3).[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Claire Beck Loos» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
- ↑ a b Jan Velinger. (27-1-2012). «‘Adolf Loos – A Private Portrait’ offers readers a unique glimpse into the life of the modernist architect» Radio CZ.
- ↑ «Claire Beck-Loos» www.geschichtewiki.wien.gv.at (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
- ↑ a b c (Ingelesez) Adolf Loos: A Private Portrait article du 24 janvier 2013, Christopher Long, sur www.west86th.bgc.bard.edu, W86th Book Reviews.
- ↑ Formats et éditions pour Adolf Loos : a private portrait [WorldCat.org. ].
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Seconde Guerre mondiale |