Club Deportivo Logroñés

Wikipedia, Entziklopedia askea
Club Deportivo Logroñés
Sorrera1940
Futbol zelaiaLas Gaunas estadioa
edukiera: 16.000 lagun
inaugurazioa: 2002
PresidenteaEspainia Eduardo Guerra Díez
EntrenatzaileaEspainia Agustín Abadía
Liga2.B maila
2009desegina
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Club Deportivo Logroñés futbol talde errioxarra izan zen, 1940an sortu eta diru arazoengatik 2009an desagertu zena. 9 denboraldi egin zituen Espainiako lehen mailan.

Gaur egun Sociedad Deportiva Logroñés izeneko taldea ari da Hirugarren mailan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Club Deportivo Logroño (1924-1935)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1924an Club Deportivo Logroño sortu zen hirian eta 1928an Gipuzkoako txapelketarako sailkatu zen. Txapelketa hau bi aldiz irabazi zuen gainera, 1932 eta 1934an. 1931an Kopako finalerdietara iritsi zen eta Bilboko Athletic Klubak kanporatu zuen. 1935ean bigarren mailan ari zela diru arazoen erruz deagertu egin zen.

Club Deportivo Logroñés (1940-2009)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1940an Club Deportivo Logroñés sortu zen eta Gipuzkoako Federazioan inskribatu zen, Errioxako edo Arabako federaziorik ez baitzen oraindik. Talde indartsua zen eta 1943an eta 1945ean Gipuzkoako Kopak irabazi zituen. 1950an bigarren mailara igotzea lortu zuen aurreneko aldiz eta lehenengo denboraldian lehen mailara igotzer egon zen, baina igoera fasean ez zuen heburua lortu. 1957an hirugarren mailara itzuli zen.

Diru arazoek beti jarraitu izan zioten taldeari. Egoera ekonomiko zaila zela eta, 1961ean "Operación chatarra" egin zuten, Logroñoko biztanleek traste zaharrak atera zituzten kalera eta hau salduaz aurrera jarraitzeko nahikoa diru atera zuen taldeak.

1970an berriz itzuli zen bigarren mailara eta berriz lehen mailara igotzear egon zen baina 1973an hirugarren maialra jeisti zen berriz.

1987an lortu zuen lehen mailarako igoera. Bigarren mailan hirugarren egin zuen Valentzia eta Deportivoren atzetik eta igoera fasean lortu zuen helburua. Marcos Eguizabal presidentearen eskutik taldearen "urrezko aroa" iritsi zen. Lehenengo bi denboraldietan majo sufritu ondoren 1989-90an UEFA Kopara sailkatzear egon zen. 1994-95ean denboraldi oso txarra egin zuen, 13 puntu baino ez zituen eskuratu eta bigarren mailara itzuli zen. 1996an berriz lortu zuen igoera, urtebeterako baino izan ez zen arren.

Urte honetan Marcos Eguizabalek taldea enpresa talde bati saldu zion eta taldeak porrot ekonomikoa izan zuen. Bi jeitsiera administratibo jarraian izan zituen eta 2000an hirugarren mailan zela desagertzear izan zen. 2001ean aurrera jarraitu zuen taldeak, astebetean osaturiko taldearekin eta zor handiarekin. Ordutik aurrera denboraldi guztiak desagertzeko arriskuarekin hasi zituen, batzutan hirugarren mailan, bestetan bigarren B mailan, harik eta 2009an desagertu zen arte.

Sociedad Deportiva Logroñés (2009- )[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CD Logroñés desagertu zenean Plataforma Puerta Cero eratu zuten zaleek eta talde berria osatzea erabaki zuten Sociedad Deportiva Logroñés izenarekin. Errioxako Preferentean hasi zuen ibilbidea eta gaur egun bigarren B mailan ari da.

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009 arte:

  • Denboraldiak 1. mailan: 9
  • Denboraldiak 2. mailan: 18
  • Denboraldiak 2. B mailan: 11
  • Denboraldiak 3. mailan: 29
  • Ligako posturik onena: 7.a Lehen mailan (1989-90)

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]