Edukira joan

Coatepequeko aintzira

Koordenatuak: 13°52′N 89°33′W / 13.87°N 89.55°W / 13.87; -89.55
Wikipedia, Entziklopedia askea
Coatepequeko aintzira
Datu orokorrak
Garaiera746 m
Motaaintzira eta mendi
Sakonera115 m
Geografia
Map
Koordenatuak13°52′N 89°33′W / 13.87°N 89.55°W / 13.87; -89.55
MendikateaCordillera de Apaneca-Lamatepec (en) Itzuli
Estatu burujabe El Salvador
El Salvadorko departamenduaSanta Ana departamendua
Artikulu hau aintzirari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Coatepeque».

Coatepequeko aintzira El Salvadorko sumendi jatorriko aintzira bat da, Santa Ana hiritik 18 kilometro hegoaldera dagoena. 745 metroko garaieran dago eta 25.3 km²-ko azalera du. Gainera, 115 metroko sakonera du. Cerro edo Teopan izeneko uharte bat du.

Galdara, k.a. 57.000 eta k.a. 72.000 bitartean gertaturiko leherketa baten ondorioz sortu zen. Oso ur atseginak ditu, eta urpekaritza, bela, piraguismoa, igeriketa eta uretako eskia praktikatzeko leku aproposa da.

Aintziraren suntsipena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018tik aurrera, Afate izeneko mendixkan, Santa Ana sumendiaren eta Coatepeque aintziraren artean, legez kanpo eraikitako luxuzko etxebizitzak eraikitzearen ondorioz, lakuko karramarroaren habitata suntsitu da, Morako zuhaitzak moztu dira —desagertzear dagoen espeziea—, eta lekuari izena ematen dioten ur termalak kaltetu dira (aguas calientes).[1][2] Eraikuntza horien atzean Desarrollo Agua Caliente izeneko enpresa dago, eta, besteak beste, Carolina Amaya kazetariak salatu duenez, Nayib Bukeleren amaginarrebarekin lotutako enpresa litzateke.[2]

Lakuko uraren kalitatea okerrera egiten ari da, zabor eta gorozki tonekin kutsatzen ari delako, eta horrek eragina du uretako bizitzan eta erriberako biztanleen osasunean, ur hori kontsumitzen dute eta.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) Soriano, Carolina Amaya, Loida Martínez Avelar, Andrés Dimas, Eduardo. (2021-07-05). «Coatepeque, la fiesta de los depredadores ambientales» Revista Factum (Noiz kontsultatua: 2024-11-01).
  2. a b (Gaztelaniaz) Amaya, Carolina. (2024-04-11). «Esta es la impunidad con la que se construye en el lago de Coatepeque» MalaYerba (Noiz kontsultatua: 2024-11-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
El Salvador
Artikulu hau El Salvadorko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.