Codos (Txad)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Codos edo Commandos Txaden 1983tik 1986ra sortu ziren gerrilla motako talde armatuak izan ziren. Hissène Habréren gobernuaren aurka egin zuten. Asko Wadel Abdelkader Kamougeren Txadeko Indar Armatuetako (FAT) kide ohiak ziren. Hauek Habrék Logoneko Errepublika erasotu zuenean desegin ziren. 15.000 bat kide zituzten, baina guztiz independienteak ziren.

Bost Codos ezberdin zeuden, bakoitza bere komandantearekin. Afrika Erdiko Errepublikaren babesa zuten, euren mugetan egoten uzten zietelarik. Habrék hasieran negoziazioak irekitzen saiatu zen, Codoseko kide ohi bat Defentsa Ministro izendatuz. Baina hizketaldiek ez zuten aurrera egin eta 1984an hegoaldeko 4 Prefekturatan gerra piztu zen, André Kolingba Afrika Erdiko Errepublikako lehendakariaren laguntzarekin. Txadeko Indar Armatu Nazionalak (FANT) oso modu bortitzean oldartu zitzaizkien, herri asko suntsituz eta benetako sarraskiak eginez herritarren artean. 1985an hegoalde ia osoa euren kontrolean jarri zuten.

Codos Gorria izeneko taldeak Libia eta GUNTen babesa zuen, eta efektiboena zen. Beste 4 taldeetako kide asko "birziklatuak" izan dira, Frantziar instruktoreen agindupean eta Txadeko hainbat militarren lanarekin. 1.500 inguru orain FANTeko kide dira eta lan brigadetan parte hartzen dute.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]