Gerrilla

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Palestinako PFLPko gerrillariak 1969an.

Gerrilla etsaia ahultzea helburu duten ekintza barreiatuetan oinarrituriko gerra mota da. Armada erregularretik at, gerrilla historikoki herritar xumeez osatua egon da eta bere ekintzarik ohizkoenak komunikazio lineak saboteatzea eta bakarkakoei edo talde txikiei erasotzea da. Gerrilla erresistentzia talde eta iraultzaileekin lotu ohi da.

Gerrillaren teoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian zehar, hainbat autorek teorizatu du gerrillaren funtzio, izaera eta egitekoen inguruan. Horietatik ezagunenak Mao Zedong txinatarra eta Che Guevara argentinar-kubatarra dira. Era berean, Alemaniako RAFeko kide zen Ulrike Meinhofek hiriko gerrilla ereduaz teorizatu zuen.

Gerrilla garaikide esanguratsu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sri Lankako tamilen LTTEren gerrillako emakumeak.

Jarraian, historian zehar edota gaur egun garrantzitsuak izan diren gerrilla batzuk aipatzen dira. Horietariko batzuk (IRA edo Brigada Gorriak, esaterako) hiri gerrillatzat hartu ohi dira, talde armatu arruntarekin pareka daitekeen gerrilla mota berezia osatuz.

Gerrillak dituzten herrialdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauetaz gain, gaur egun hainbat gerrillak ondoko herrialdetan dihardute, besteak beste: Irak (gerrilla nazionalistak nahiz islamistak), Sri Lanka (LTTEko tamilak), India (Indiako Alderdi Komunista Maoista), Nepal (Alderdi Komunista Maoista, 2007tik su etenean), Txetxenia (Errusia), Afganistan (talibanen gerrilla, batez ere), Iran (Kurdistango PJAK alderdia), Filipinak (hainbat gerrilla islamista, nazionalista eta komunista), Darfur (Sudan) eta Afrikako hainbat herrialde.

Gerrillari ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Gerrilla