Collegio del Cambioko Giannicola di Paoloren freskoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Collegio del Cambioko Giannicola di Paoloren freskoak
Jatorria
Sortzailea(k)Giannicola di Paolo
Sorrera-urtea1513
Ezaugarriak
Genero artistikoamargolaritza erlijiosoa eta Umbrian school (en) Itzuli
Deskribapena
Kokapena
LekuaCappella di San Giovanni Battista (Collegio del Cambio)

Collegio del Cambioko Giannicola du Paoloren freskoak Perugiako (Umbria, Italia) erakunde horren (Collegio del Cambio) eraikineko San Giovanni kaperan daude, Peruginoren freskoak dauden Sala delle Udienze aretoaren ondoan.

Peruginoren margoak egin eta gutxira, eliza zahar bat zegoen orubea batu zitaion Collegio del Cambio eraikinari, eta toki berean, etxe nagusiaren gela gisa jada, kapera hau prestatu zen. 1513. urtetik aurrera, Perugian aktibo eta ezagun zen Giannicola di Paolok margolanen bidezko apainketari ekin zion.[1]

Giannicolak Peruginoren estiloari jarraiki hasi zituen margoak, baina Raffaello, Girolamo del Pacchia, Andrea del Sarto eta Luca Signorelliren eragina ere nabaritzen da aurrera egin ahal osatu zituen freskoetan.

Margoetako motiboak dira Jainko bedeinkatzaile baten aintza sapaian, Joanes Bataiatzailearen jaiotza eta heriotza (azken hau bi freskotan), eta Ikustaldiaren eszena bat.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Italieraz) Cappella di S. Giovanni Battista. (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  2. Shaneyfelt, Sheri Francis, ed. (2023). «Giannicola Di Paolo, Case Study of a Prominent Local Painter» Painting in Renaissance Perugia: Perugino, Raphael, and their Circles (Cambridge University Press): 58–101. ISBN 978-1-009-26558-4. (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]