Andrea del Sarto
Andrea del Sarto | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Andrea d'Agnolo di Francesco di Luca di Paolo del Migliore Vannucchi |
Jaiotza | Florentzia, 1486ko uztailaren 16a |
Herrialdea | Florentziako Errepublika |
Heriotza | Florentzia, 1530eko irailaren 29a (44 urte) |
Hobiratze lekua | Santissima Annunziata (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: izurri bubonikoa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Lucrezia del Fede (1518 - |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Piero di Cosimo Raffaellino del Garbo (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, marrazkilaria eta artista bisuala |
Lantokia(k) | Florentzia |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Goi Pizkundea |
Genero artistikoa | Margolaritza |
Andrea del Sarto (Florentzia, 1486ko uztailaren 16a - Florentzia, 1530eko irailaren 29a) italiar margolaria izan zen. Goi Errenazimentuko Florentziako klasizismoaren maisu handia izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Andreak Florentzian ikasi zuen, zilargile lehendabizi, eta Piero di Cosimo margolari handiarekin ondoren. Hala eta guztiz ere, bere heziketarako oinarrizkoa izan zen Rafael, Fra Bartolomeoren eta Leonardoren lanen azterketa. Bi bidaia egin zituen Erromara (1511an eta 1514an) eta bat Veneziara. Frantziara ere joan zen, Frantzisko I.arenren (1518-1519). Andrea del Sartok, dena dela, Florentzian egin zuen lan batez ere. Piero di Cosimo margolari handiaren ikaslea izan zen. Leonardoren eta Rafaelen eragin handia izan zuen, bai eta Andrea eta Fra Bartolomeorena ere.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Florentziako Basilica della Santissima Annunziatako klaustroan dauden freskoak (1509-1510) eta Scalzitarren klaustrorako egin zituenak (1514-1526) aurrez aurre jarriz gero, argi ikus daiteke Andrea del Sartoren pinturak izan zuen bilakaera. Bilakaera horren lehenengo aldian Philippe Benizzi santuaren bizitza (1510 ing.), Natività della Vergine (1514 ing.) eta Madonna del Sacco (1525) lanak pintatu zituen. Zenbaiten iritziz, azken horixe da Andrearen lan nagusia.
Bigarren aldian, berriz, San Joan Bataiatzailearen bizitza (1512-1526) eta Ikustaldia (1524) margotu zituen. 1521. urtean Poggion (Tributo a Cesare) eta Florentziako San Salvi elizan (Afaltokia, 1529. urtea arte amaitu ez zuena) lan egin zuen.
Andrea del Sartok lan ugari egin zituen, baina kolore finak erabiltzeko zuen gaitasun berezia lan hauetan ikusten da ondoen: Familia Santua (Louvre, Paris), Harpien Andre Maria (1517, Uffizi Galeria, Florentzia), Hirutasunaren borroka (1517-1518, Palazzo Pitti, Florentzia), San Joseren bizitzaren eszenak (1515-1516, Palazzo Pitti, Florentzia), Isaaken sakrifizioa (1527, Prado Museoa, Madril). Andrearen lanen artean aipatzekoak dira, bestalde, erretratuak, eta horien artean Ritratto di scultore (1518 aldean, National Gallery, Londres), hartu behar da kontuan. Hainbat eta hainbat marrazki egin zuen, eta baita proiektuak ere (Era sinbolikoan urkatutako Kapitain traidoreak saila, Florentziako Bargello jauregiaren kanpoaldeko horma irudietarako).
Andrea del Saltoren lanak orekaz eta harmoniaz heterik daude, eta formari dagokionez perfektoak dira: Vasarik akatsik gabeko pintorea zela esaten zuen. Mugarri izan zen belaunaldi gaztearentzat: Pontormo, Rosso Fiorentino eta Giorgio Vasari.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Madonna delle Arpie, 1517
-
Portrait of a Man, Metropolitan Museum of Art
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/11/15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrea del Sarto |
- (Ingelesez) John K.G. SHEARMAN: Andrea del Sarto Encyclopædia Britannica.