Legeltxor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Legeltxor
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSapindales
FamiliaAnacardiaceae
GeneroaPistacia
Espeziea Pistacia lentiscus
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakmastic (en) Itzuli

Legeltxorra (Pistacia lentiscus) Anakardiazeoen familiako zuhaitz edo zuhaixka adartsua da, 5 m inguru luzea. Adaje biribil samarra, adar tenteak edo albora luzatuak eta azal-gorrixkakoak izaten ditu; hostoak berriz elkartuak, binakako 2-5 orri pare larrukaraz eratuak, itxuraz arrautza egiturakoak eta kolorez berde gorrixkak. Lorea oso txikia izaten du, kolorez horia edo gorrixka. Legeltxorraren fruituak kafe-alearen antzekoak eta oliotsuak izaten dira. Haiekin egiten den olioa argi egiteko erabiltzen da. Portugalen, Italian eta Grezian hazten da batez ere, lur harritsua den eskualdeetako basoetan eta bereziki hariztietan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Landare Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.