Commentarii de Bello Gallico

Wikipedia, Entziklopedia askea
1783. urteko argitalpen bat.

Commentarii de Bello Gallico edo labur De Bello Gallico latinez, Galietako gerren gaineko Iruzkinak edo besterik gabe Galietako gerrak euskaraz, Julio Zesarrek idatziriko historia bilduma bat da, zortzi liburukiz osatua, Julio Zesarrek berak zuzendu zuen Galietako gerrei buruzkoak kontatzen dituena. Bilduman jasotzen diren iritziak eta gertaerak K.a. 58 - K.a. 52. urte bitartean jaso zituen eta, Julio Zesar eta bere erromatar legioak garaile suertatu eta gero idatzi zituen K.a. 52 - K.a. 51 urteetan. Zortzigarren liburukiak K.a. 51 - K.a. 50 urteetako egoera eta azken gertaerak jasotzen ditu Aulus Hirtiusen eskutik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]