Condottieri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bartolomeo Colleoni condottieroaren estatua.

Condottieri (italierazko condottieri, «jornaleko soldaduak», condotta, «alokairu-kontratua», hitzetik; singularrean, condottiero) XIII., XIV. eta XV. mendeetan Italiako estatu-hirien eta aita santuen zerbitzuan ziharduten jornaleko soldaduen buruzagiak ziren. Carmagnola, Colleoni, Fortebraccio, John Hawkwood, Pergola, Piccinino, Trivulzio, Malatesta eta Francesco Sforza izan ziren condottieri ospetsuenetako batzuk. Suitzako gudari ordainduek eta estatu sendo berrietako armadek desagerrarazi zituzten XVI. mendean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]