Gian Giacomo Trivulzio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giangiacomo Trivulzio» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Gian Giacomo Trivulzio
Trivulzio.jpg
Bizitza
Jaiotza Milan1440
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Arpajon1518ko abenduaren 5a (77/78 urte)
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta condottieroa
Jasotako sariak

Gian Giacomo Trivulzio (Milan, c.1440 - Arpajon, 1518ko abenduaren 5a), izengoitia Trivulzio Handia, Vigevanoko markesa eta italiar condottiero eta politikaria izan zen.

1476an Piemonten borrokatu zen, Frantziarekin bat eginik, Karlos Burgundiako dukearen aurka. Urte hartan hil zen Galeazzo Maria Sforza, eta Milango erregetzako kide hautatu zuten, baina 1479. urtean Ludovico Sforzak aurrea hartu zion. Napolira joan zen ondoren, eta Alfontso Bihotz Handiaren seme Fernando I.aren zerbitzura jarri zen. Karlos VIII.aren zerbitzuan lan egin ondoren Frantziako Luis XII.aren esanetara jarri zen, eta 1499an Frantziako mariskal eta Milango gobernari izendatu zuen. 1500an Ludovico Sforza garaitu zuen eta 1509. urtean veneziarrak. 1513. urtean galtzaile irten zen, ordea, Maximiliano Sforzaren aurka, eta Milango dukerria galdu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gian Giacomo Trivulzio Aldatu lotura Wikidatan