Edukira joan

Consolación Martínez Sánchez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Consolación Martínez Sánchez
Bizitza
JaiotzaNafarruri1896ko otsailaren 8a
Herrialdea Espainia
HeriotzaCervera del Río Alhama1936ko urriaren 18a (40 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmaisu/maistra

Consolación Martínez Sánchez (Nafarruri, Errioxa, 1896ko otsailaren 8a – Cabretón, Cervera del Río Alhama, Errioxa, 1936ko urriaren 18a)

Modesto eta Gervasiaren alaba zen, Alfredo Martínez sozialisten liderraren arreba, eta Resurrección Martínez Sánchez maistraren ahizpa, berarekin batera atxilotu zuten.

Juan Manuel Zapatero González medikuarekin ezkonduta zegoen, eta ahizpa biak bezalaxe, berau ere, erail egin zuten, 1936ko Gerran. Seme-alabarik ez zuten izan.[1]

Consolación Martínez Badajozeko Peñalsordo herrian hasi zen irakasten hasi zen eta Cervera del Rio Alhaman ere irakasle lan egin zuen.[2] Cabreton auzoko maistra zen 1936 urtean zen.[3]

Aquí nunca pasó nada liburuan, Jesus Vicente Aguirrek idatzia, Consolación Martinezen aipamen hauxe irakur dezakegu 431. orrialdean:[4]

Consolación Martinez Sánchez irakaslea, Juan Manuel Zapatero medikuaren emaztea hil egiten dute urriaren 18an Cabretonen. Berarekin batera, oporretan haiekin zegoen Resurrección ahizpa ere erail egin dute. Gertatu zena, eta ez zen batere kasualitatea izan, biak Alfredo Martinez Sanchezen ahizpak ziren eta, Casalarreinako alkatea eta garai hartako buruzagi sozialistarik bilatuenetakoa. «Irakasleak hil zituzten egunean, izutu egin gintuzten gau osoan Biba heriotza! oihukatuz.

Liburu bereko 442. orrialdean On Eliseo Pipaon, Cabretongo apaizaren testigantza irakur dezakegu, 1937ko abenduaren 22an sinatu zuen heriotza zihurtagirian, honelaxe idatzi zuen-eta:

"Nagusien Ordenaren arabera egungo borroka nazionalaren ondorioz hil zen... Eta bere gorpua Cabretón hilerrian lurperatu beharko dute... Gainera, heriotza, marxismoaren aurkako borroka nazionalaren ondorioz gertatu zela adierazten da."

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Juan Manuel Zapatero González – La Barranca. (Noiz kontsultatua: 2024-10-25).
  2. (Gaztelaniaz) «Martínez Sánchez, Consolación» Fundación Pablo Iglesias 2012-02-27 (Noiz kontsultatua: 2024-10-25).
  3. (Gaztelaniaz) Consolación MARTÍNEZ SÁNCHEZ – Botones de nácar, contra el olvido. (Noiz kontsultatua: 2024-10-25).
  4. (Gaztelaniaz) Aquí nunca pasó nada. 2023-05-04 (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]