Contrainformación (aldizkari digitala)
Contrainformación. Periodismo incómodo | |
---|---|
Mota | giza eskubideak eta ikerketa kazetaritza |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | gaztelania galego |
Argitaratze lekua | Ourense |
Formatua | digitala |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Espainia |
Historia | |
Sortzailea | Javier F. Ferrero |
Zuzendaria | Javier F. Ferrero |
Erredaktoreak | Luna Izquierdo, Ricard Jiménez, Tania Lezcano, Pablo Sánchez, Xan Pereira |
Zutabegileak | Juan López de Uralde, Gaspar Llamazares, Joaquín Araújo, Carmelo Suárez |
https://contrainformacion.es |
Contrainformación. Periodismo incomodo, hau da, Kontrainformazioa. Kazetaritza deserosoa, hedabide digital espainiarra da. 2016ko abuztuan sortua, gaztelaniaz eta galegoz plazaratzen da. Helburua hedabide arruntek ezkutzatzen dituzten berriak zabaltzea da, batez ere giza eskubideekin eta errepresioarekin lotutako edukiak.[1] Orokorrean, botere ekonomiko edo politikotik at dauden taldeen informazioa zabaldu nahi dute: Unicef, WWF, CGT, CNT, SEO/Birdlife...; hortik dator hedabidearen izenburua.[2] Egoitza Ourensen, Galizian, du.
Erredakzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orokorrean kazetari gazteak dira: Luna Izquierdo, Tania Lezcano, Pablo Sánchez, Xan Pereira. Kolaboratzaileen artean ekologismoan eta aktibismoan ezagunak egin diren pertsonak daude, besteak beste, Juan López de Uralde, Carmelo Suárez, Espainiako Alderdi Komunistaren idazkaria, Joaquín Araújo naturtzalea eta idazlea, Gaspar Llamazares, Izquierda Unidaren koordinatzailea izan zena. Zuzendaria Javier F. Ferrero da eta zuzendariordea Ricard Jiménez.
Lizentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Contrainformación aldizkariak haren edukiak Creative Commons lizentziarekin zabaltzen ditu, hau da, helburu komertziletik kanpoko erabilpena eman diezaioke.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Aldizkariaren webgune ofiziala.