Copoyako Kristoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kristo monumentala (2007an hasitako eraikuntza), Tuxtla Gutierrezen.

Copoyako Kristoa (gaztelaniaz: Cristo de Copoya), lan artistiko monumental bat da. Egitasmoa, 20 urteko prestaketaren ondoren, Mexikoko Tuxtla Gutiérrez hirian aurrera eramango da, eta Chiapas estatuko hiriburu modernoaren nortasun berria sendotzen lagunduko du. Diseinua, Gabriel Gallegos eskultore, margolari eta arkitektoarena da.

Lana, gaur egun, oraindik eraikitzen ari da, Vatikanok bermatutako lan bat delarik. Munduan eraikiko den Kristoren estatuarik handiena izango da.

Bere 62 metroko altuerarekin. Guanajuatoko Cubilete Muinokoa eta Noasetakoa baino hiru aldiz handiagoa izango da, Espainiako Palentziako Oteroko Kristoaren bikoitza izango da, Boliviako Cochabamban dagoen Konkordiaren Kristoak baino 22 metro gehiago izango ditu eta Brasilgo Rio de Janeiroko Kristo Berrerosleak baino 16 metro gehiago.

Beste Kristo batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Gaztelaniaz)Webgune ofiziala