Covent Garden

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Covent Garden

Covent Garden Interior May 2006 crop.jpg
Barazki-merkatuaren barnealdea.
Estatua
Herrialdea
Eskualdea
Erresuma Batua
Ingalaterra
Londres
Covent Garden hemen kokatua: Londres Handia
Covent Garden
Covent Garden
Barrutiaren kokapena Londres Handian.
Koordenatuak: 51.51197° 0′ 0″ N, 0.1228° 0′ 0″ W / 51.51197°N,0.12280°W / 51.51197; -0.12280Koordenatuak: 51.51197° 0′ 0″ N, 0.1228° 0′ 0″ W / 51.51197°N,0.12280°W / 51.51197; -0.12280

Covent Garden Ingalaterrako Londres hiriburuko auzo bat da. Westminster Hiriaren mendebaldea eta Camden udalerriaren hego-mendebaldea hartzen ditu[1]. Eremu honetan dendak, kale artistak eta Londresko aisialdiaren hainbat gune daude, hala nola Royal Opera House antzokia eta Seven Dials gune jendeztatua ere hemen kokatzen da.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean High Holborn du, ekialdean Kingsway, hegoaldean Strand kalea eta mendebaldean Charing Cross Road etorbidea. "Covent Garden Piazza" enparantza da auzo honetako erdigune geografikoa. 1950 eta 1974 bitartean lore, barazki eta fruitu merkatua izan zen baina trafiko arazoak zirela eta, 1974 urtean Nine Elms kaleko New Covent Garden Market merkatura lekualdatu zuten, Wandsworth udalerrira.

Auzo honetatik hurbil dauden beste gune batzuk honako hauek dira: Soho, St James´s (Bloomsbury) eta Holborn.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006 urtean St. Martin-in-the-Fields elizan egindako indusketek erromatar garaiko hilobiak atera dituzte eta eremua Iter VII galtzada erromatarrak gurutzatzen zuela ondorioztatu dute[2]. 600 urtearen inguruan Lundenwic hiri anglo-saxoia garatu zen baina 886rako biztanleak Londresera aldatu ziren[3].

XIII mendean Westminster abadiako monje beneditarrek harresiz inguraturiko 16 hektareatako baratzak zituzten hemen, hortik "Covent Garden" izena[4], izena 1515ko agiri batean azaltzen da lehen aldiz.

1540an Henrike VIII.ak monastegiak disolbatu zituenean beretzat hartu zituen lurrak. Honen semeak John Russel Bedfordeko I. Earlari eman zizkion eta 1918 artean Bedfordeko dukeen eskutan egon ziren. 1654an enparantza eta etxeak eraiki zituzten, baina 1654an plazaren hegoaldean tabernak eta kafetegiak sortzean emagalduak ere etorri ziren eta dukeek alde egitea erabaki zuten, lurrek beren eskutan jarraitzen zuten arren[5]. 1663an Drury Lane antzokia ere ireki zen.

XVIII menderako Londresko "hiri gorria" bihurtu zen garaiko emagaldu ezagunenak bertan bizi zirelarik. 1830an markatu garrantzitsua egiten hasi zen. 1889an Londresko konderriaren barnean sartu zen eta 1900 urtean Westminster Hiriaren barnean gelditu zen.

1918an Beecham familiak erosi zuen[6] eta 1962an Covent Garden eremuko agintariei saldu zien. 1965 urtean berrantolaketa bat izan zen eta Westminster Hiria eta Camden udalerrien artean gelditu zen.

Aisialdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kale ikuskizuna merkatuaren aurrean.

Covent Gardenek aisialdi gunea izaten jarraitzen du. 13 antzoki, 60 pub eta taberna, mundu guztiko sukaldaritza eskeintzen duten jatetxeak eta merkatu zaharrean dauden dendek erakusten duten bezala.

Kale antzerkiak eta espektakuloak egiteko baimena duen gunea da Covent Garden, eta egunero izaten dira ikuskizunak, Gabon egunean ezik. Emankizun hauek 30 minututako luzera mugatua dute.

Eremuko tabernek Londresko taberna onenaren saria sarritan jaso dute. Auzoko taberna zaharrena Lamb and Flag ("bildotsa eta bandera") da, 1688an ireki zena. Charles Dickens idazlea ohiko bezeroa omen zen.

The Roxy[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipatzekoa da era berean The Roxy nightcluba, gaur egun existitzen ez dena. 41-43 Neal Street helbidean kokaturik zegoen eta punk musikaren hasieran protagonista izan zen. 1976an hasi zen kontzertuak eskeintzen, lehenengoa abenduaren 14an izan zen, Generation X taldeak eman zuena. 1977ko urtarrilaren 1ean The Clash-ek eman zuen kontzertua izan zen sona handia eman ziona, izan ere kontzertua bera filmatu egin baitzuten.

Klubaren aurreneko ehun egunetan 31 taldek jo zuten bertan, aipaturiko The Clash-ez gain talde ezagunenak The Police, Sham 69, The Stranglers, Wire, Siouxsie and the Banshees, The Jam, The Damned...

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Royal Opera House: 1856an eraikitako antzokia.
  • St. Paul eliza: XVII mendean eraikia.
  • Covent Garden merkatua
  • Drury Lane antzokia
  • Neil's Yard kalea
  • Londresko Garraioaren Museoa

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio praktikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Metro geltokiak:
    • Auzoaren barnean:
      • Piccadilly roundel1.PNG Covent Garden
    • Auzoaren inguruan:
      • Northern roundel1.PNG Bakerloo roundel1.PNG Charing Cross
      • Circle line roundel (no text).svg District roundel1.PNG Embankment
      • Central roundel1.PNG Piccadilly roundel1.PNG Holborn

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  Council, Camden Ward and polling district map - Camden Council . Noiz kontsultatua: 2017-02-25 .
  2.   PCA - News - Highlights - 15-16 Bedford Street 2010-05-31 . Noiz kontsultatua: 2017-02-25 .
  3.   Museum of London - Early years of Lundenwic 2009-01-08 . Noiz kontsultatua: 2017-02-25 .
  4. (Ingelesez)  Online Etymology Dictionary . Noiz kontsultatua: 2017-02-25 .
  5. (Ingelesez)  Porter, Roy (1998-02-01) London: A Social History Harvard University Press ISBN 9780674538399 . Noiz kontsultatua: 2017-02-25 .
  6. (Ingelesez)  Dale, Alzina Stone; Sloan-Hendershott, Barbara (2017-02-25) Mystery Reader's Walking Guide iUniverse ISBN 9780595315130 . Noiz kontsultatua: 2017-02-25 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Covent Garden Aldatu lotura Wikidatan