Henrike VIII.a Ingalaterrakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Henrike VIII.a Ingalaterrakoa
Hans Holbein, the Younger, Around 1497-1543 - Portrait of Henry VIII of England - Google Art Project.jpg
Monarch of England

1509ko apirilak 21 - 1547ko urtarrilak 28
Henrike VII.a Ingalaterrakoa - Eduardo VI.a Ingalaterrakoa
Bizitza
Jaiotza Palace of Placentia1491ko ekainaren 28a
Herrialdea Ingalaterrako Erresuma
Heriotza Westminster Hiria1547ko urtarrilaren 28a (55 urte)
Hobiratze lekua St. George's Chapel
Familia
Aita Henrike VII.a Ingalaterrakoa
Ama Elizabeth of York
Ezkontidea(k) Katalina Aragoikoa  (1506ko ekainak 11 -  1533ko maiatzak 23)
Ana Bolena  (1533ko urtarrilak 25 -  1536ko maiatzak 19)
Jane Seymour  (1536ko maiatzak 30 -  1537ko urriak 24)
Ana Cleveskoa  (1540ko urtarrilak 6 -  1540ko uztailak 9)
Catherine Howard  (1540ko uztailak 28 -  1542ko otsailak 13)
Catherine Parr  (uztaila 1543 -  1547ko urtarrilak 28)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Leinua Tudor etxea
Lanbidea
Jasotako sariak
Sinesmenak
Erlijioa anglikanismoa
IMDb nm3430975
HenryVIIISig.svg

Henrike VIII.a Ingalaterrakoa (Greenwich jauregia, Greenwich, 1491ko ekainaren 28a - Whitehall jauregia, Londres, 1547ko urtarrilaren 28a) 1509-1547 bitarteko urteetan Ingalaterrako erregea izan zen; horrezaz gain, 1509–1541 bitartean Irlandako jauna, eta 1541–1547 bitartean Irlandako erregea ere izan zen.

Errenazimentuaren garaiko errege nagusietako bat izan zen. Kanpoko politikan, Frantzisko I.a Frantziakoa eta Karlos V.a Espainia eta Germaniakoarekiko orekari eusten jakin zuen, hitzarmen politika azkar bati esker. Hala ere, sei aldiz ezkondu zelako eta Ingalaterrako Eliza Erromatar Eliza Katolikotik bereizi zuelako da, batez ere, ezaguna.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Londres inguruko Greenwich herrian jaio zen, 1491ko ekainaren 28an. Henrike VII.a eta Elisabet Yorkekoaren bigarren semea izan zen. 1502an, Arturo, anaia zaharrena hil ostean, Ingalaterrako erregegai bilakatu zen. 1509an Henrike VII.a hil zen, eta Henrikek Ingalaterrako tronua jarauntsi zuen[1].

1509ko ekainaren 11n, koroatu baino aste batzuk lehenago, Arturoren alarguna Katalina Aragoikoarekin ezkondu zen. Sei seme-alaba izan zituzten, baina Maria Tudor ez beste guztiak haurtzaroan hil ziren. Katalina Espainiako Errege-erregina Katolikoen alaba zen, Karlos V.a enperadorearen izeba, eta ezkontza hark indartu egin zuen Ingalaterrako erregeak Frantziaren aurka egiten ari zen politika[2]. 1513an, Guinegatteko guduan, frantsesak mendean hartu zituen.

Ana Bolena, Henrike VIII.aren bigarren emaztea.

Baina 1525ean frantziarrek porrot gogorra jaso zuten Paviako guduan. Ondorioz, Karlos V.aren botereak hazten jarraitu zuen eta mehatxu bihurtu zen Ingalaterrako erregearentzat. Henrike VIII.a Frantziarekin aliatu zen orduan. Arrazoi politikoak eta pertsonalak, bietakoak nahasi ziren erregearengan, garai hartan guztiz maitemindurik baitzegoen Ana Bolena izeneko gorteko damaz. Katalina Aragoikoak alaba bakarra eman zionez gero, Henrikek dibortzioa eskatu zion Klemente VII.a aita santuari. Espainiako koroarekin nahiz enperadorearekin zeukan lotura etengo zuen horrela eta, bide batez, Ana Bolenarekin ezkonduko zen. 1530eko uztailaren 15ean gutuna bidali zuten erregea banantzeko baimena eskatuz, 85 pare britainiarrek sinatuta. Baina Klemente VII.a aita santuak uko egin zion Henrike eta Katalinaren arteko ezkontza baliogabetzeari[2]. 1532an, Thomas Cranmer eta Thomas Wolsey artzapezpikuen adostasunez, ezkontza hautsi eta Erromarekiko banakuntza aldarrikatu zuen Henrike VIII.ak. Eliza Anglikanoa sortu zuen eta haren buru bihurtu zen (1534).

Eliza berri hark, ordea, Erreforma protestantea kondenatu eta dogma katolikoaren barnean iraun zuen (Sei artikuluen estatutua, 1539). Aita santuaren aldekoek, hala ere, jazarpen bortitza jasan behar izan zuten: erlijio ordenak sakabanatu egin ziren, katolikoak preso hartu eta hil egin zituzten (Thomas More 1535. urtean hil zuten) eta gupida gabe zapaldu ziren neurri haien aurka bideratu ziren ekintza guztiak (Graziazko Erromesaldia, 1536).

Ana Bolena hiltzera eraman ondoren, beste lau emazte izan zituen: erditzen ari zela hil zen Joana Seymour; Ana Cleveskoa, zapuztu zuena; Katalina Howard, hiltzera kondenatua; eta Katalina Parr.

Kanpoko politika orekatsua egin zuen, itsas armada sortu zuen eta Ingalaterra itsas potentzia bihurtu zen. 1535. urtean Galesko herria beretu zuen, baina ezin izan zuen Eskoziako Erresumaz jabetu. 1541ean Irlandako errege izendatu zuen bere burua.

Westminsterren hil zen, 1547ko urtarrilaren 28an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Enrique VIII de Inglaterra Biografiasyvidas.com
  2. a b Nagore IRAZUSTABARRENA: Dibortzioa ala zisma Argia.eus. Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported lizentziarekin argitaratua
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henrike VIII.a Ingalaterrakoa Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Henrike VII.a Ingalaterrakoa
Ingalaterrako eta Irlandako erregea.
1509ko apirilaren 21a1547ko urtarrilaren 28a
Ondorengoa
Eduardo VI.a Ingalaterrakoa