Euskal Herriko Terrorismoaren Biktimen Kolektiboa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Covite» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

Euskal Herriko Terrorismoaren Biktimen Kolektiboa edo Covite (jatorrizko izena, gaztelaniaz: Colectivo de Víctimas del Terrorismo en el País Vasco, hortik datozkio siglak) 1998an terrorismoaren Euskal Herriko hainbat biktimek osaturiko elkartea da, ETAren kontra. 400 familia bazkide baino gehiago ditu, eta ETAren eta GALen terrorismoaren biktimez osatuta dago.[erreferentzia behar] Coviteren helburu nagusia "terrorismoaren eta indarkeriaren erradikalizazioaren kontrako aktibismoa" egitea da.[1] Egungo presidentea Consuelo Ordóñez da.[2]

1999. urtetik, elkarte honek Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza jaso du; 2003. urtetik 2013. urte arte, EAEko gobernuak 331.811 euro esleitu zizkion aurrekontu publikotik.[3] Hala ere, 2013ko uztailean, Covitek gogor kritikatu zuen Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Bake eta Bizikidetza plana, «ETAren terrorearen historia erabat disolbatzen» zuelakoan.[3]

COVITEren Nazioarteko Saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002an elkarteak 'COVITEren Nazioarteko Saria' sortu zuen, biktimen alde egindako lana saritzeko:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Quiénes somos | Covite Covite . Noiz kontsultatua: 2019-11-25.
  2. Alonso, J. M. (2014/03/15) «Covite se encara con los 'huidos' y les pide colaboración con la Justicia» El Mundo.
  3. a b Telleria, Enekoitz «Biktimen diru sakabanatua» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-11-24.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]