Joseba Arregi
- Artikulu hau politikari eta idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Joseba Arregi (argipena)».
Joseba Arregi | |
---|---|
Bizitza | |
Izen osoa | Joseba Arregi Aranburu |
Jaiotza | Andoain, 1946ko maiatzaren 30a (74 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Familia | |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Heziketa |
Münsterreko Unibertsitatea Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak |
euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, idazlea eta unibertsitateko irakaslea |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Inguma | joseba-arregi-aranburu |
Joseba Arregi Aranburu (Andoain, Gipuzkoa, 1946ko maiatzaren 30a) politikaria eta euskal nahiz gaztelaniazko idazlea da. Teologian eta Soziologian doktore da. Rikardo Arregi kazetaria anaia zuen.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Idazkaritzako buru izan zen eta bi alditan Kulturako sailburu (1984-1985 eta 1987-1995), baita Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile ere. EAJren Gipuzko Buru Batzarreko buru eta Euskadi Buru Batzarreko kide izana da. 1987an hautatu zuten lehenengoz Eusko-Legebiltzarkide eta legealdi hartan kargua hartu eta hilabete batzuetara utzi bazuen ere, 1990etik 2002 arte ez zion inoiz utzi legebiltzarkide izateari.
Jarduera politikoa irakaskuntzarekin eta jarduera intelektualarekin bateratu zuen. Euskal Herriko hainbat komunikabidetan ohiko zutabegile eta solaskide izateaz gainera, Euskal Herriari buruzko liburuak ere idatzi ditu, besteak beste La Euskadi invertebrada. 2000. urtean, Diego López Garridorekin batera, Ser nacionalista argitaratu zuen. Euzko Alderdi Jeltzalearen irizpide ofizialekin oso kritiko agertu zen eta geroago EAJtik atera zen. EAJ gobernutik kanporatzearen aldeko "Aldaketa" taldea sortu zuen beste batzuekin batera. Bere ibilbide politikoaren azken urteetan, PSErekin bat egin zuen, bai eta espainiar nazionalismoaren pentsamoldera nabarmenki hurbildu ere.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Aurrekoa Joseba Arregi |
Eusko Jaurlaritzako bozeramailea 1987 - 1995 |
Ondorengoa Mari Karmen Garmendia |
Aurrekoa Luis Mari Bandres |
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburua 1987-1995 |
Ondorengoa Mari Karmen Garmendia |
Aurrekoa Ramon Labaien |
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburua 1984-1985 |
Ondorengoa Luis Mari Bandres |
![]() |
Eusko Jaurlaritza (1984-1985) | ![]() |
---|---|---|
Carlos Garaikoetxea (Lehendakaritza) |
![]() |
Eusko Jaurlaritza (1987-1991) | ![]() |
---|---|---|
Jose Antonio Ardanza (Lehendakaritza) |
![]() |
Eusko Jaurlaritza (1991) | ![]() |
---|---|---|
Jose Antonio Ardanza (Lehendakaritza) |
![]() |
Eusko Jaurlaritza (1991-1995) | ![]() |
---|---|---|
Jose Antonio Ardanza (Lehendakaritza) |
- 1946ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Euskal Herriko espainiar nazionalistak
- Gipuzkoako politikariak
- Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak
- Eusko Jaurlaritzako Sailburu ohiak
- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuak
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak III. legegintzaldian
- Jelkideak
- Euskal idazleak
- Andoaingo idazleak
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak IV. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak V. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak VI. legegintzaldian