Crix Madine

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Crix Madine Star Warsen unibertsoko pertsonaia bat da.

Crix Madine generala Aliantza Errebeldeko kide zorrotz eta diziplinatu bat zen, baita Mon Mothma senatari eta liderraren kontseilari fidagarri bat ere. Madine izan zen Endor ilargi oihantsuan Bigarren Heriotzaren Izarreko guduan garaipena ziurtatu zuten funtsezko operazioak zuzendu zituena. Berak propio prestaturiko soldaduei esker Inperio Galaktikoaren garraio bat harrapatua izan zen, honekin Han Solo eta bere tropak Endor ilargian sartu zirelarik Inperioaren bigarren espazio estazioaren ezkutu sortzailea itzaltzeko.