Crocodile Dundee II

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Crocodile Dundee II
Filma
Jatorrizko izena "Crocodile" Dundee II
Urtea 1988
Generoa film komikoa
Herrialdea Australia
Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 112 minutu
Kolorea koloretakoa
Narratibaren kokalekua New York
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) John Cornell Itzuli
[[Kategoria:John Cornellek Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k) Paul Hogan
Antzezlea(k)
Linda Kozlowski
John Meillon
Paul Hogan
Charles S. Dutton
Kenneth Welsh
Dennis Boutsikaris
Gus Mercurio
Juan Fernández de Alarcón
Ernie Dingo
Luis Guzmán
Stephen Root
[[Kategoria:Linda Kozlowskik Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:John Meillonek Itzuli antzeztutako filmak]]




[[Kategoria:Gus Mercuriok Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Juan Fernández de Alarcónek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Ernie Dingok Itzuli antzeztutako filmak]]

Ekoizpena
Ekoizlea John Cornell Itzuli
[[Kategoria:John Cornellek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizlea Paramount Pictures
Edizioa David Stiven
Bestelako lanak
Musikagilea Peter Best Itzuli
Argazki-zuzendaria Russell Boyd
Kanpo loturak

Crocodile Dundee II 1988ko John Cornell estatubatuar zinema zuzendariaren ekintza eta abenturazko filma bat da. Paul Hogan, Linda Kozlowski eta John Meillon aktoreek antzeztu zuten.

1986ko Crocodile Dundee filma arrakastatsuaren jarraipena da, 2001an Crocodile Dundee in Los Angeles jarraipena izan zuelarik, denak ere Paul Hogan australiar aktoreak antzeztutako Crocodile Dundee australiar krokodrilo-ehiztari patxadatsu, lotsagabe eta jatorraren pertsonaian oinarrituak daude.

Filmak arrakasta handia izan zuen, diru etekinei dagokionez 1988ko Paramount Pictures ekoiztetxearen bigarren filmerik arrakastatsuena eta ikusiena izan zelarik, lehenbizikoa Eddie Murphyk antzeztutako Coming to America komedia izan zelarik.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Michael J. 'Krokodilo' Dundee (Paul Hogan) australiar krokodrilo-ehiztaria eta Sue Charlton (Linda Kozlowski) estatubatuar kazetari ederra New York hiriko etxebizitza batean bikote gisa bizitzen jarri dira, Crocodile Dundee hiriko bizimodura egokitzen eta lan bat topatzen saiatzen ari delarik.

Egoera hau Rico (Hechter Ubarry) droga-trafikatzaileak Sue bahitzen duenean guztiz aldatuko da, droga-trafikatzaileak hilketa bati lotarazten duten argazki batzuk berreskuratu nahi baititu. Mickek Leroy (Charles S. Dutton) adiskidea eta tabernan ezagutuko dituen punky talde baten laguntzaz nola edo hala Sue droga-trafikatzailearen etxaldetik erreskatatzea lortuko du, baina oraindik haren eta bere morroien jomugan daudenez biak Australiako Ipar Lurraldera lekualdatuko dira, Mickek bertako txoko ezkutuenak ere ongi ezagutzeaz gain bertan bere ehiztari trebeziak erakusteko leku egokia baita, baita Rico eta bere morroiak bertaratzen diren unean haiei aurre egiteko ongi prestatuta egongo diren lekua eres.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]