Cuatro Vientos zubia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Cuatro Vientos zubia
Oblaten.JPG
Cuatro Vientos zubiaren ikuspegia Dona Grazia zubitik ikusita.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa
Herria Iruñea
Helbidea Arrotxapea eta Trinitarioak
Koordenatuak 42° 49′ 29″ N, 1° 39′ 27″ W / 42.82469444°N,1.65744444°W / 42.82469444; -1.65744444Koordenatuak: 42° 49′ 29″ N, 1° 39′ 27″ W / 42.82469444°N,1.65744444°W / 42.82469444; -1.65744444
Historia eta erabilera
Irekiera1789
Arkitektura

Cuatro Vientos zubia edota Cuatrovientos zubia Nafarroako Iruñea hiriburuko zubi bat da. Arga ibaia zeharkatzen du, eta Cuatro Vientos bidegurutzean kokatzen, Arrotxapea eta Trinitarioak auzoak elkarlotzen ditu, Arrotxapea auzoaren sarreran dago eta San Salbador elizatik hurbil. Gipuzkoa etorbideak zeharkatzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubi hau 1789. urtean eraiki zuten, Iruñearen iparraldearekin eta Gipuzkoarekin zegoen jarduera handiari erantzun ahal izateko. Lehenago, 1785ean, bi probintziak elkartzen zituen errepidea egiten hasi ziren. Ordura arte, iparraldera joateko Dona Grazia zubia erabili behar izaten zuten. Horren ondorioz, eraikuntza berri horri Dona Grazia Zubi Berria izena eman zioten. Dena den, herritarren artean Cuatro Vientos zubia nagusitu zen, izen bereko bidegurutze ezagunaren ondoan baitago. Kronikagileak honako hau dio horren gainean:

« Gure lurraldean "Ebroaldeko ipar haize, sargori haize, Gaztelako haize eta ekialdeko haize" deitu ohi diegun lau haizeek perpendikular bat egiten zuten tokia zelako "Cuatro Vientos" izena eman zitzaion. »

Zubia harriz eta betoiz egina dago, eta hiru arku handi apaldu ditu. XX. mendearen lehen erdialdean handitu egin zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cuatro Vientos zubia Aldatu lotura Wikidatan