Hodien oinzubia

Koordenatuak: 42°49′17″N 1°39′40″W / 42.82132°N 1.66106°W / 42.82132; -1.66106
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hodien oinzubia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′17″N 1°39′40″W / 42.82132°N 1.66106°W / 42.82132; -1.66106
Map

Hodien zubia (gaztelaniaz Puente de los Tubos) Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen zubi bat da. Arga ibaia zeharkatuz, Sanduzelai auzoa eta Arrotxapea eta Trinitarioak edo Oblatas eremuko Biurdana kalea elkarlotzen ditu, bidebatez Donibane auzoa eta Biurdana parkea ere elkarlotuz. Gainera, Biurdana kaleko muturrean Biurdana BHI ikastetxea ere kokatzen da.

Oinzubi hau 1940ko hamarkadan ibaiaren bi ertzetan oinezkoak ibiltzea bideratzeko eraiki zuten. Aurreko mendeko lanen itxuraren antzekoa du, neoklasizista. Itxura hori nabarmena da zubiaren ateetan. Urez hornitzeko hodi batzuk daude oinzubian zehar.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]