Cuneatus nukleo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cuneatus nukleo
Xehetasunak
Identifikadoreak
Latineznucleus cuneatus
TAA14.1.04.206 eta A14.1.04.017
FMA73891 68465, 73891
Terminologia anatomikoa
2. Gracilis faszikulua. 3. Cuneatus faszikulua. 4. Gracilis nukleoa. 5. Cuneatus nukleoa.
12. Gracilis nukleoa .13. Cuneatus nukleoa.

Cuneatus nukleoa atzeko zutabearen nukleoa da, falka forma duena. Kokapenari dagokionez, entzefalo-enborraren erraboilean dago, Gracilis nukleoaren alboko aldean eta trigeminoaren bizkar-nukleoaren alde medialean. Nukleo honetako zelulek Cuneatus tuberkulua osatuko dute, bizkar-muinaren atzeko aldetik ikus daitekeena.

Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nukleoa atzeko funikulu-erdiko leminisko bidearen atala da. Garraiatutako informazioa epikritikoa (ukimen fina) eta propiozepzioari buruzkoa da. Zehazki goiko gorputzaren adarreko (T6 mailatik gora aurpegiko eta belarriko informazioa izan ezik, izan ere, informazio hori trigeminoaren bizkar-nukleotik helduko zaio) informazioa atzeko kordoitetatik helduko zaio eta nukleo honekin sinaptatuko du. Hemendik zuntzak, barne zuntz arkutuak deitutakoak, aurrera eta alde kontralateralera doaz, erdialdeko leminiskoan sartuz talamora heltzeko.

Konexioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konexioei dagokionez, aferentzia zuzenak jasotzen ditu goiko gorputz adarreko mekanohartzaileetatik.

Patologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

E bitaminaren defizientziaren ondorioz neuroaxoiaren hantura eman daiteke.

Irudi honetan gorriz cuneatus nukeleoa ikusten da. Grisez cuneatuz faszikulua eta goian erdiko leminiskoa ikusten da. Iturria: Anatorama[1]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[2]

  1. «Anatorama proiektua» anatorama (Noiz kontsultatua: 2018-05-11).
  2. (Ingelesez) Cuneate nucleus. 2018-04-06 (Noiz kontsultatua: 2018-05-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]