Erdialdeko lemnisko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erdialdeko lemnisko
Xehetasunak
NerbioaNerbio sistema
Identifikadoreak
Latinezlemniscus medialis
TAA14.1.04.111, A14.1.08.672 eta A14.1.06.207
FMA83675
Terminologia anatomikoa

Erdialdeko lemniskoa, Reil-en xingola ere deitua, enbor entzefalikoan gurutzatzen duten goranzko axoi mielinikoen azao zabal bat da. Barneko zuntz arkutuak, Gracillis eta Cuneatus nukleoen axoiez osatuta daude. Gracilis eta Cuneatus nukleoen axoi hauen somak enbor entzefalikoaren alde kontralateralean kokatzen dira.

Erdiko lemniskoa atzeko zutabearen bidearen parte bat da, larruazaletik gorantz  talamora arte doana, larruazal eta giltzaduretako sentsazio somatikorako oso garrantzitsua delarik. Izan ere, erdiko lemniskoaren  lesioek bibrazio eta tonalitatearen pertzepzio sentsorialaren defizita eragiten dute.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Propiozepzio edo ukimenaren informazio epikritikoa garraiatzen duten neuronen somak atzeko gongoiletan egongo dira eta hauen zuntzak atzeko funikuluan zehar, Gracilis eta Cuneatus traktuen bidez, erraboilerantz abiatzen dira. Enbor entzefalikora heltzean, Gracilis eta Cuneatus nukleoetan sinaptatzen dute zuntzek. Sinapsi hau ipsilaterala izango da eta ondoren zuntzak alde kontralateralerantz abiatuko dira erdialdeko lemniskoa osatuz (erdialdeko lemniskoaren gurutzamendua) . Azkenik, zuntz hauek talamoan atze alboko sabel aldeko nukleoan sinaptatuko dute.

Erdialdeko lemniskoaren kokapena entzefalo enborrean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gracilis eta Cuneatus nukloak bulbo errakideoaren atal itxian (behekoan) kokatzen dira; lemniskoa ez da leku horretan eratzen. Nukleo hauen zuntzak alde kontralateralera pasatzen dira, barneko zuntz arkeatuak bezala
  • Erraboilaren atal irekian (zurtoin entzefalikoaren gainetik), lemnisko medialak nerbio trigeminoaren axoiak eta hanka eta besoaren arduradunak diren neuronak ditu. Lerro medialetik gertu dago, orientazio berean, eta buruarekin erlazionatutako zuntzak laugarren bentrikuluarekiko atze-alboaldean kokatzen dira.
  • Zubiaren alde medialean, lemnisko mediala bihurrituta dago. Buruko zuntzak posizio medialean eta hankako zuntzak posizio lateralean aurkitzen dira.
  • Mesentzefaloko orientazioa zubian dagoen orientazioaren antzekoa da.

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anatorama: https://www.ehu.eus/eu/web/anatorama/home

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]