Cymothoa exigua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cymothoa exigua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaMalacostraca
OrdenaIsopoda
FamiliaCymothoidae
GeneroaCymothoa
Espeziea Cymothoa exigua

Cymothoa exigua Cymothoidae familiako parasito isopodo bat da. Parasitoa arrainen barrura sartzen da zakatzetatik. Emeak mihira lortzen dira eta arrak zakatzetako arkuetara lotzen dira, emeen azpian eta atzean. Emeak 8-29 milimetro artekoak dira luzeran eta 4-14 mm artean zabaleran. Arrak 7,5-15 milimetro artean dira luzeran eta 3-7 mm artean zabaleran[1].

Parasitoak arrainaren mihiko odol hodiak parasitatzen ditu, mingaina erortzen den arte. Orduan arrainaren mihitik geratzen den eremura lotzen da eta arrainaren mingain berria balitz bezala jokatzen du[2]. Bere anfitrioiaren organo bat arrakastaz ordezkatzen duen parasito ezagun bakarra da.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sexualki ugaltzen dira, baina gaur egun ez dakigu asko gurasoen bizitzari buruz. Heldu ahala, eme bihurtzen dira: emerik ez badago, bi ar baino ez, horietako bat eme bihur daiteke 10 mm-ko luzeraraino hazi ondoren[3]. Emea arrainaren ahora doa, non bere aurreko atzaparrak erabiltzen dituen arrainaren mihiari itsasteko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Brusca, Richard C.. (1981-10-01). «A monograph on the Isopoda Cymothoidae (Crustacea) of the eastern Pacific» Zoological Journal of the Linnean Society 73 (2): 117–199.  doi:10.1111/j.1096-3642.1981.tb01592.x. ISSN 0024-4082. (Noiz kontsultatua: 2020-09-20).
  2. Brusca, Richard C.; Gilligan, Matthew R.. (1983). «Tongue Replacement in a Marine Fish (Lutjanus guttatus) by a Parasitic Isopod (Crustacea: Isopoda)» Copeia 1983 (3): 813–816.  doi:10.2307/1444352. ISSN 0045-8511. (Noiz kontsultatua: 2020-09-20).
  3. (Ingelesez) Ruiz-L, A.; Madrid-V, J.. (1992-03-06). «Studies on the biology of the parasitic isopod Cymothoa exigua Schioedte and Meinert, 1884 and it's relationship with the snapper Lutjanus peru (Pisces: Lutjanidae) Nichols and Murphy, 1922, from commercial catch in Michoacan» Ciencias Marinas 18 (1): 19–34.  doi:10.7773/cm.v18i1.885. ISSN 2395-9053. (Noiz kontsultatua: 2020-09-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]