Edukira joan

Cystoderma haematites

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cystoderma haematites
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaCystoderma
Espeziea Cystoderma haematites

Cystoderma haematites Agaricaceae familiako onddo espezie bat da. Jangarritasuna ez da ezagutzen, hobe abstenitzea.

Sinonimoak: Lepiota haematites, Armillaria haematites, Agaricus haematites, Collybia lilacea, Mastoleucomyces haematites.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, ganbila eta pikortsutik lau eta leunera, hasieran ertza oxkarratua, soberakin apur batekin. Kapelaren azala lehorra, matea, gorrixka uniforme kolorekoa (gorri-gibel kolorekoa edo ardo-purpura kolorekoa).

Orriak: Adnatu eta libreen artekoak, estu, gaztetan zurixkak, gero krema-horiz tindatzen dira, gorrixkak eta kapelaren kolorekoak amaieran.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 3 eta 7 cm bitarteko garaierakoa, mehea, pikortsua, barnehutsa, pixka bat konkortua oinarrirantz baina bolba gabe, eraztunetik beherantz gorri-ardo kolorekoa (argiagoa goialdetik).

Haragia: Urria, gorri zurbil kolorekoa (horixka ardo kolorekoa hankan). Usainik gabekoa, zaporea erretrogusto mingots samarrekin.

Etimologia: Cystoderma terminoak azala anpuluekin edo garatxoekin dituela esan nahi du.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[1]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cystoderma amianthinum hori-okre kolorekoa da eta hanka mehea du. Cystoderma carcharias gris-gorrixka kolorekoa da eta hanka mehea du. Limacella vinosorubescens handiagoa da (4-7), eta irin usainekoa da

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Talde txikietan. Urria. Izeien eta koniferoen basoetan. Eremu hezeetan, goroldio eta humus artean.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hungaria, Eskozia, Alemania[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  2. Cystoderma haematites: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]