Galanperna zokousain
Galanperna zokousaina | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Cystoderma | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Cystoderma amianthinum Fayod, 1889 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus amianthinus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Galanperna zokousaina (Cystoderma amianthinum) Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da toxikoa, baina jangarria ere ez, usain sendo eta desatsegina baitu eta zaporegabea da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa. Kolorea asko aldatzen da, gehienetan hori-okretik hori-herdoil kolorera. Ganbila, ondoren laua, batzuetan titi batekin, pikortsu-irintsua edo pixka bat ezkatatsua. Sarritan erradialki kizkurrekin eta ertza bananduta dauden hegal pikordun batez estalita.
Orriak: Zurixkak edo zuri-horixkak, ez oso estu, desberdinak, itsatsiak eta kolore bereko orritxo ugarirekin.
Hanka: Zilindrikoa, mehea eta luzea. Hori argia eraztunaren gainetik, pikortsua azpitik eta kapelaren kolore berekoa.
Haragia: Horixka, mehea eta fina. Usaina nahiko handia du.[2]
Etimologia: Cystoderma terminoak azala anpuluekin edo garatxoekin dituela esan nahi du. Amianthinum epitetoa latinetik dator, amiantoari datxekiola esan nahi duen "Amianthinum" hitzetik. Haritsua delako.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cystoderma granulosum delakoarekin, lehoi kolorekoa. Cystoderma cinnabarinum-ekin, kolore ederrekoa, gorri-zinabrio kolorea du bai kapelan eta bai oinean. Cystoderma haematites-ekin, oin sendoagoa du eta gorri-ardo kolorea. Cystoderma carcharias-ekin, haragi kolore zurbila du. Cystoderma ambrosii-ekin, honek kolore zuria du.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberritik udazkenera, erretxinadun basoetan, batez ere lurzoru hezeetan.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Europa, Asiako iparraldea, Zeelanda Berria.
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 361 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 328 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno.. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 31 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..