Cytophaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cytophaga
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaBacteroidota
KlaseaCytophagia
OrdenaCytophagales
FamiliaCytophagaceae
Generoa Cytophaga
Datu orokorrak
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Cytophaga generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, bazilo itxura dutenak. Bacteroidales ordenean sailkatuta daude.

Cytophagak mugimendu bitxia du: ez ditu flageloak, eta mugimendu irristakorra du. Bakterioak substratu bati atxikitzen dio, eta horren inguruan irristatzen da. Higidura mota honek desplazamendu azkarra sortzen du, eta bakterioak 150 μm/minutuko abiadura har dezake. Mugimendu berezi honek balio taxonomikoa izan zuen iraganean.

Cytophaga aerobio hertsia da eta lur-zoruan eta uretan oso hedatuta dago [1].

Genero honetako bakterioek ezaugarri metaboliko bitxia dute: degradazioari oso erresistenteak diren polisakarido batzuk degradatzeko gai dira (zelulosa, kitina...). Zelulosa degradatzeko gaitasuna oso garrantzitsua da mikrobiologia industrialean, eta zelulasa entzima hidrolitikoari esker zor zaio. Cytophagak ekoizten dituen zelulasa horiek ez daude bakteriotik kanpo, bakterioaren bilgarrian baizik. Horregatik, zelulosa digeritu ahal izateko bakterioak harreman fisikoa eduki behar du zelulosa-zuntzekin.

Cytophaga erraz kultibatzen da laborategian zelulosa duen agar bateko hazkuntza-ingurune batean. Hazkuntza-ingurune horretan Cytophagak gune argiagoak sortuko ditu zelulosa metabolizatzen duenean.

Genero honetako espezie batzuk arrainen patogenoak dira, eta kalte handiak sortzen dituzte arrain-haztegietan [2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua: 533 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1.
  2. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua: 533 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]