Edukira joan

César Gaviria

Wikipedia, Entziklopedia askea
César Gaviria

Amerikako Estatuen Erakundeko idazkari nagusi

1994 - 2004
Baena Soares (en) Itzuli - Miguel Ángel Rodríguez Echeverría
28. Kolonbiako presidentea

1990eko abuztuaren 7a - 1994ko abuztuaren 7a
Virgilio Barco Vargas (en) Itzuli - Ernesto Samper
Minister of Finance and Public Credit (en) Itzuli

1986ko abuztuaren 7a - 1987ko ekainaren 17a
ambassador of Colombia (en) Itzuli


Kolonbiako Ordezkarien Ganbarako kidea


Barrutia: Risaralda (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaPereira1947ko martxoaren 31 (77 urte)
Herrialdea Kolonbia
Familia
Ezkontidea(k)Ana Milena Muñoz Gómez (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of the Andes (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, politikaria eta ekonomialaria
Jasotako sariak
KidetzaErromako Kluba
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kolonbiako Alderdi Liberala

César Augusto Gaviria Trujillo (Pereira, Risaralda, 1947ko martxoaren 31) kolonbiar ekonomista eta politikaria da. 1990-1994 bitartean Kolonbiako Errepublikako presidentea izan zen.

Ekonomia eta lege-ikasketak egin zituen Andeetako Unibertsitatean. 1978an, Alderdi Liberaleko kide gisa, Julio César Turbayren gobernuaren Plangintza eta Garapenerako ministrorde izendatu zuten. Aurrerago, Virgilio Barcoren gobernuan, Finantza-ministerioaren ardura zuela, nekazaritzaren erreforma diseinatu zuen, eta zerga-sistema modernizatu. 1987an, Barne-ministro gisa, gerrillarekin elkarrizketatu zen eta droga-trafikoaren aurka ekin zuen.

1989an, Luis Carlos Galán lehendakarigaiaren kanpainan parte hartu zuen, baina urte horretan bertan droga-trafikatzaileek hil egin zuten Galán. Gaviriak alderdiaren buruzagitza eskuratu zuen, eta lehendakaritzarako hautagai aurkeztu zuen bere burua 1990eko hauteskundeetan, elkarrizketaren aldeko programa erreformista batekin. Lehendakari hautatu zuten gehiengo osoz, herrira bakea ekartzeko itxaropenarekin. Bere gobernuan alderdi politiko desberdinetako kideak sartu zituen eta, denen harridurarako, baita M-19 gerrilla-taldeko kide ohi bat ere, Antonio Navarro Wolff. Haren agintaldian errotik aldatu zen droga-trafikoaren aurkako borroka, beren burua justiziaren eskuetan uzten zuten droga-trafikatzaileei Estatu Batuetara estraditatu gabe Kolonbian bertan epaitzeko eskubidea ematen zien dekretu bat onartu baitzuen. Halaber, talde paramilitarrak eta droga-trafikoan aritzen zirenak desegiteko informazioa ematen zutenei kartzela-zigorra arintzea agindu zuen.

1994n, Amerikako Estatuen Erakundeko (AEE) idazkari nagusi hautatu zuten. 1996ko apirilean, talde ezezagun batek bere anaia Juan Carlos bahitu zuen, eta lehendakari gisa irabazitako diruen berri eman zezan eskatu zuen.

2006an, FARCek bere arreba (Liliana Gaviria Trujillo) bahitu eta hil zuten. 2005-2009 urteetan, Alderdi Liberaleko lehendakaria izan zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: César Gaviria Aldatu lotura Wikidatan