Dánae Riaño

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dánae Riaño
Bizitza
JaiotzaIrun2003ko urtarrilaren 18a (20 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta abeslaria

Dánae Riaño Zinkunegi (Irun, Gipuzkoa, 2003ko urtarrilaren 18a) euskal abeslaria eta aktorea da. Bagoǃaz lehiaketaren hirugarren edizioa irabazi zuen 2019an, eta horregatik Goǃazen telesaileko protagonistetako bat da Goǃazen 6.0 , Goǃazen 7.0 eta Go!azen 8.0 denboraldietan.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dánae, Irunen jaio zen 2003.urtean. Aita, Daniel Riaño, musikaria du. Oiartzungo Elizalde Institutuko ikaslea da. Txikitatik murgildu zen musikaren munduanː 3 urte zituela ikasi zuen pianoa jotzen, eta gerora gitarra, ukelelea eta baxua jotzen ere ikasi du.[2] Irungo Skola Musik akademiako ikaslea da. Horretaz gain zenbait dantza estilo menperatzen ditu.

2015ean ETB 1eko Izarrak kalean lehiaketarako castingean parte hartu zuen.[3] 2015eko udan Kantugiro lehiaketako Lesakako eta Lizarrako saioetan parte hartu zuen.[4] 2019an Bago!az lehiaketaren hirugarren edizioan parte hartu zuen. Lehiakide gazteena izan zen, 16 urterekin, eta irabazle suertatu zen. Hori dela eta Go!azen telesailaren seigarren denboraldian agertu da.[5] Hau izan da bere lehen aktore lana.[6]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Papera Katea Oharrak
2015 Kantugiro Lehiakidea ETB1 2 atal
2019 Bagoǃaz 3.0 Lehiakidea ETB1 Irabazlea (13 atal)
2019-2022 Goǃazen Maialen "Maddi" Zubizarreta ETB1 Pertsonaia nagusia (36 atal)
  • Goǃazen 6.0 (2019-2020, 13 atal)
  • Goǃazen 7.0 (2020-2021, 13 atal)
  • Go!azen 8.0(2021-2022, 10 atal)
2019 Goǃazen 2020 Bere burua ETB1 Urtezahar gaueko saio berezia
2020 Goǃ 2021 Bere burua ETB1 Urtezahar gaueko saio berezia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «'Zatoz gurekin!' izeneko bideoklip berria grabatu du 'Go!azen'ek!» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
  2. «Danae Riaño, ETB1eko Bago!az 2019 lehiaketako parte-hartzailea | | EiTB Bago!az» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
  3. «Danae Riaño eta Enara Arregi - Itsasoa gara» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-23).
  4. «Lizarrako 'Kantugiro'n ere izan dira Danae eta Enara» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-31).
  5. «Dánae Riaño, 'Bago!az'en 3. denboraldiko garailea!» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).
  6. Urkizu, Urtzi. «Transexual bat eta neska islamiar bat, 'Go!azen'-en atal berrietan» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-07-03).