Dagen H
Itxura
Dagen H (euskaraz H Eguna) 1967ko irailaren 3ko goizeko 5etan Suedian trafiko zirkulazio norantza aldatu zen eguna izan zen, gidatzeko norantza ezkerretik eskuinera iragan zelarik. H hizkia edo laburdura danierazko höger ("eskuin") hitzetik dator.
Ordurarte, Suedian gidatzeko norantza ezkerraldetik zen, Erresuma Batua, Irlanda, Australia eta hainbat herrialdeetan bezala.
Arrazoiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldaketaren arrazoiak honako hauek izan ziren:
- Suediarekin muga egiten zuten herrialde guztietan eskuinetik gidatzen zen (baita Suediarekin muga oso luzea elkarbanatzen duen Norvegian ere).
- Suediarren gehiengoak bolantea ezkerraldean zuten autoak gidatzen zituzten. Honek maiz zentzu bakoitzeko errail bakarreko errepideetan auto batek beste bat aurreratzean aurrez-aurreko talkak eragiten zuen, Suediako biztanleri dentsitate baxuaren ondorioz auto istripu mota hauek ohikoenak izaten zirelarik.
Eragina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Islandia uhartea izanik ez du inongo herrialdekin mugarik egiten, baina 1968an Suediaren adibidea jarraitu eta zirkulazio norantzaren aldea ere eskuinera aldatu zuen.