Dalila Argueta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dalila Argueta

Bizitza
JaiotzaHonduras, 1988 (35/36 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraknekazaria eta ekintzailea

Dalila Argueta (Guapinol, Honduras, 1988) nekazaria, ingurumen defendatzailea eta ekintzailea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondurasko iparraldeko komunitate batean jaio zen, Colón departamenduan. Guapinol izeneko komunitate txiki bat, zeharkatzen duen ibaiaren izena eman eta hartzen duena, bere arbasoek atseden hartzen duten lurrari lotutako komunitate bat da. [1]

Ekintzaile ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an Hondurasko gobernuak lurrak ustiatu eta aire zabaleko meategiak egiteko baimena eman zion Inversiones Los Pinares enpresari: 250 hektareako ustiapena, eta horren inpaktuak, azkenean, haraneko 42.00 biztanle hornitzen dituen 34 ur-iturriren kutsaduran eragin zuen. Enpresa errepideak zabaltzen ari zela, 2018ko apirilean ibaia lokaztuta zetorrela ikusi zuten Guapinoleko herritarrek, eta larritu egin ziren.

Antolatzen hasi ziren orduan. Dalilaren komunitateko kideak ikertzen hasi ziren. Ondasun Komunen Defentsarako Ingurumen Batzordea eratu zuten, alkatetzaren eta fiskaltzaren aurrean martxak eta kontzentrazioak antolatzeko. Kanpaleku bat egin eta 89 egunez egon ziren han protesta eginez. Mehatxuak eta kanpalekua husteko ahalegin sistematikoa hasi zen orduan. 89. egunean Hondurasko Estatuak bere indar guztiak zabaldu zituen eta 1.500 polizia eta militarrek kanpalekua okupatzen zuten 400 pertsona handik bota zituen.

Une horretatik aurrera Dalilak jazarpena jasan izan du eta heriotza-mehatxuak izan ditu behin baino gehiagotan. Hori dela eta, bere herria, komunitatea eta seme-alabak utzita, Hondurastik alde egin zuen 2019an.[2] [3] [4]

Erbestea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giza Eskubideen Defendatzaileen Sare Nazionalak ahalegin guztiak egin zituen Dalila herrialdetik ateratzeko. Madrilera iritsi bezain laster, REDMIk (Hondurasko emakume migratuak) harrera egin zion.

Madrildik Zaragozara bidaiatu zuen eta migratzaileen kolektiboetan integratu zen. Besteen borrokez blaitzen hasi eta bide horretan, urtarrilaren 13an, Euskal Herrira iritsi zen, Basoara: Artea herrian (Bizkaia) giza eskubideen defendatzaile diren emakumeak hartzeko eta babesteko sortutako proiektura. Etxera itzultzea bezala izan omen zen, mendietatik eta ibaitik hurbil egotea, leku guztietan etengabe bilatzen zuen etxe-puska hura aurkitzea bezala. Oraingoz Hondurasera itzultzerik ez duen arren, bere herrialdeko gatazka ikusarazteko borrokan ari da. [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b autoria. «“No puedo volver a mi tierra por defenderla”» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-02).
  2. Lauzirika, Nerea. ««Eskubideak ez ditugu mesedez eskatu behar, geureak dira»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-05).
  3. Makazaga, Iñaki. (2021-10-02). «Dalila Argueta: "Mientras Europa consume sin medida, en Honduras nos están matando por nuestras tierras"» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-10-09).
  4. «Medioambiente y lucha de clases: mujeres defensoras del territorio en Honduras» IzquierdaDiario.es - Contrapunto (Noiz kontsultatua: 2021-11-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]