Edukira joan

Danaë (Artemisia Gentileschi)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Danaë (Artemisia Gentileschi)
Jatorria
Sortzailea(k)Artemisia Gentileschi
Sorrera-urtea1612
IzenburuaDanaë
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta kobrea
Dimentsioak41,3 (altuera) × 52,7 (zabalera) cm
Genero artistikoamargolaritza mitologikoa eta biluzia
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaSaint Louis Art Museum (en) Itzuli
BildumaSaint Louis Art Museum (en) Itzuli
Inbentarioa93:1986
Argumentu nagusiashower of gold (en) Itzuli
Historia
ErakusketakBodies and Shadows: Caravaggio and his European followers (en) Itzuli

Danaë Artemisia Gentileschi artista barroko italiarraren pintura da, Danae pertsonaia mitologiko greziarraren istorioa marrazten duena. Ikusgai dago San Luis hiriko Arte Museoan (AEB).[1][2]

Danae lotan zela Zeusek beretzat hartu zuen, urrezko euri batez haurdun utziz. Batzuentzat irudi erotiko izan dena zenbait errepresentaziotan, emakumeekiko bortizkeriaren naturalizazioa ere bada mitoak erakusten duena, lo zegoena bortxatzea baita azkenean Zeusek egin zuena.[3]

Gentileschiren intepretazioak bortxaketarekiko erresistentzia aditzera ematen duela uste dute aditu batzuek, ikus eskuineko ukabil hertsia eta iztarrak indarrez itxiak baita ere. Artemisia Gentischik gaztetan jasandako bortxaketaren gomuta egon daiteke hemen, biktimizatutako emakumeenganako sinpatia zuelako adierazpen bat, beste margolan batzuetan ere igar daitekeena.[2]

Danaeren irudi biluzia oihal laberatseko ohean ageri da, gune ilun batean. Hondoan kandela zuri bati eusten dion zerbitzariak urrezko txanponak jasotzen ditu bere soinekoarekin. Pose eta diseinua Artemisiak aurrez egin zuen Kleopatraren margolan oinarritzen dira. 1986an egindako garbiketak berniz zaharra kendu eta zerbitzariaren jantziaren kolore bizigarriak berritu zituen.

Gentileschiren beste margo batzuekin alderatzeko:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. St Louis Art Museum. .
  2. a b Zarucchi, Jeanne Morgan. (January 1, 1998). «The Gentileschi "Danaë": A Narrative of Rape» Woman's Art Journal 19 (2): 13–16.  doi:10.2307/1358400..
  3. Barcenilla, Haizea. (2023-06-05). «Bortxaketa ederra» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]