Artemisia Gentileschi
Artemisia Gentileschi | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Erroma, 1593ko uztailaren 8a | ||
Herrialdea | Italia | ||
Talde etnikoa | Italiarra | ||
Heriotza | Napoli, 1653 (59/60 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Orazio Gentileschi | ||
Ama | Prudenzia di Ottaviano Montoni | ||
Ezkontidea(k) | Pierantonio Stiattesi (en) | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | italiera | ||
Irakaslea(k) | Orazio Gentileschi | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria eta artista | ||
Lantokia(k) | Florentzia Genova Erroma Venezia eta Napoli | ||
Lan nabarmenak | |||
Kidetza | Accademia delle Arti del Disegno (en) | ||
Mugimendua | Caravaggismoa | ||
Genero artistikoa | erretratua margolaritza erlijiosoa margolaritza historikoa margolaritza mitologikoa | ||
Artemisia Gentileschi (Erroma, 1593ko uztailaren 8a - Napoli, 1656 aldean) italiar margolari barrokoa izan zen, Caravaggioren jarraitzaile nagusietako bat.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orazio Gentileschiren alaba eta ikaslea izan zen. 1610ean, Susana eta agureak (Graf von Schönborn bilduma, Pommersfelden) margotu zuen, batzuen ustez aitaren laguntzarekin. Oraziorengandik hartu zuen Caravaggiorenganako zaletasuna: biziki maite zituen argitasun gogorrak eta egoera psikologikoen tentsioa. 1614-1620 urteetan Florentzian egon zen. Han, naturalismoa eman zuen ezagutzera, eta bildumazale askorentzat lan egin zuen arrakastaz, Medicitarrentzat besteak beste.
Judith eta Holofernes (1612, Napoli) da Artemisaren lan ezagunenetako bat; izan ere, sarritan landu zuen Judithen gaia, ankerkeria bitxi batez gainera, argi-ilunen bidez indar harrigarria lortuz. Historialariek lan hauei buruzko interpretazio autobiografikoak egin dituzte, Artemisiaren bizitza legendario eta, maiz, tragikoarekin erlazionatuz[1].
1622-1626 inguruan Erroman egon ondoren, Napolin hartu zuen bizilekua, betiko. Egin zuen halere bidaia bat Londresa, 1638-1640 urteetan, eri zegoen aitari laguntzera[1]; erretratu asko egin zuen han, eta berehala gainditu zuen aitaren ospea. Napolin egin zituen lanetan José de Riberaren eragina antzematen zaio, eta margolanak Caravaggismoaren eta joera akademiko baten bitartekoak dira.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/07/13 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b Judith eta Holofernes. museobilbao.com (Noiz kontsultatua: 2016-7-13).
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Artemisia Gentileschi |
- (Ingelesez) The Life and Art of Artemisia Gentileschi, artemisia-gentileschi.com