Danak-Ondo
Itxura
Danak-Ondo | |
---|---|
![]() | |
Ontziola: | Constructora Guipuzcoana, Pasaia |
Mota: | Arrantza-ontzi |
Uretaratze data: | 1933 |
Zerbitzua: | Eusko Itsas Gudarostea (1936-1937) |
Ezaugarriak | |
Desplazamendua: | 133 t. tona |
Luzera: | 24,90 m |
Zabalera: | 5,82 m |
Sakonera: | 2,87 m |
Abiadura: | 8,5 korapilo |
Eskifaia: | 9 marinel |
Danak-Ondo arrantzurako motordun eta burdinazko oskoldun binakakoa izan zen, Francisco Acebal y Cía. pasaitar enpresarena. Pasaian Constructora Guipuzcoanak eraiki zuen. Gipuzkoako ebakuazioan Bilbora joan zen. Minaketari lanetan aritu zen Bizkaiko Defentsa Batzarrak erabakita (1936/9/17). Azaroan Eusko Itsas Gudarosteak bere ardurapean ontzia hartu eta praktikoen zerbitzurako erabili zuen. Lanari 1937/3/1ean utzi zion eta berriz ere arrantzan hasi zen. Bilbo ebakuatzean Santanderrera pasa zen eta ondoren Frantziara. Bere armadoreei 1939an itzuli zitzaien.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Edukiaren zati bat Gipuzkoa Kultura webgunetik hartu da, webgune haren egile eskubideen jabe den Gipuzkoako Foru Aldundiak Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 (CC-BY-SA 3.0) lizentziarekin argitaratu baitu (ikus webguneko oharra).