Danbaka
Danbaka | |
---|---|
Debagoieneko Musika Lehiaketa | |
The Clayton 2022-23an saria jasotzen | |
Herrialdea | Debagoiena |
5 ekitaldi | |
Ordainsaria | Sari Nagusia: disko bat estudioan grabatzea Publikoaren Saria: bideoklipa. |
Egungo sariduna | The Clayton (2022-23) |
Webgune ofiziala | https://danbaka.eus |
Telebista/Irrati bidezko emankizuna | |
Katea | Goiena Telebista |
Danbaka Goiena Komunikazio Taldeak sortutako Debagoieneko musikari, bakarlari eta taldeei zuzendutako lehiaketa da. Musikariek hiru abesti original aurkeztu behar dute lehiaketan parte hartzeko. Zuzeneko kontzertuen bidez erabakitzen da irabazlea.
2004an abiatu zen lehenengoz, bi urtetik behin lehiaketa egiteko asmoa ezarri zen. Beste hiru edizio egin ziren. 2011. urtean laugarren edizioa bukatu eta 12 urteko etenaldia izan zuen lehiaketak. 2022an[1] Bergarako Udalaren laguntzarekin bostgarren edizioa antolatu zen. Finala 2023ko urtarrilaren 13an izan zen.
Edizioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2004
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Debagoieneko Musika Lehiaketa antolatu zuten Goiena multimedia enpresak eta Espaloia Kafe Antzokiak 2004an lehen aldiz. Bertan Debagoieneko pop, rock, punk, hard-core, hip-hop, elektronika, jazz, folk, hau da, estilo askotariko talde edo bakarlariek hartzen dute parte.
Debagoieneko 43 taldek eman zuten izena lehiaketan eta epaimahaiak aukeratutako 20k parte hartu zuten Espaloia antzokiko zuzenekoetan eta epaimahaiko kideek hiru finalista aukeratu zituzten; Potemkin (Oñati), Sharon Stoner (Oñati) eta Muted (Arrasate-Abadiño). Sharon Stoner izan zen garaile.
2006
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehiaketaren II. ediziorako 19 talde sailkatu ziren. Epaimahaiak Aby-Kem (Bergara), Malenkonia (Oñati) eta Belceblues (Bergara) taldeak aukeratu zituen finalerako eta lehenegoek (Aby-Kem) irabazi zuten saria (CD bat grabatzea). Ikusleen saria Drakesek eraman zuen eta bakarlari onenarena Jim TNTek.
2009
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehiaketaren III. edizioan hiru taldek jokatu zuten finala; Adi Holden (Bergara), The Wet Band (Mutriku) eta Norman (Ondarroa). The Wet Band izan zen txapelduna.
2010-11
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010 udazkenean abiatu zen lehiaketa eta 2011ko urtarrilean izan zen finala. 19 talde partehartzaileetatik Xarma (Ondarroa), Desprezio eta Lord Witch (Bergara) izan ziren finalean. Irabazlea Xarma taldea izan zen.
2022-23
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamarkada bat lehiaketarik antolatu gabe pasa ondoren Danbaka berri bat antolatzea erabaki zen 2022. urteko udazkenerako. Bosgarren edizio horretan 20 musika proposamenek –bakarlari zein taldek– hartu zuten parte lehiaketan. Kontzertuak, Bergarako Seminarixoa aretoan izan ziren, 2022ko urritik abendura bitartean. 2023ko urtarrilean izan zen finala eta Aiert Alberdi (Oñati), Arragoa (Bergara) eta The Clayton (Aramaio) izan ziren finalean[2]. The Clayton izan zen irabazlea eta publikoaren saria Aiert Alberdi bakarlariak jaso zuen.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Edizioa | Txapelduna (herria) |
---|---|
2004[3] | Sharon Stoner (Oñati) |
2006[4] | Aby-Kem (Bergara) |
2009[5] | The Wet Band (Mutriku) |
2011[6] | Xarma (Ondarroa) |
2012- 2021 |
ez zen lehiaketarik izan |
2023[7] | The Clayton (Aramaio) |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bueltan da Danbaka Debagoieneko Musika Lehiaketa. .
- ↑ «Aiert, Arragoa eta The Clayton taldeak, Danbaka lehiaketako finalean» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).
- ↑ «Sharon Stoner, Danbakako irabazle» https://goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-25).
- ↑ «Danbaka musika lehiaketako irabazle: Aby-Kem. Zorionak!» https://goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-25).
- ↑ «THE WET BAND MUTRIKUARREK IRABAZI DUTE DANBAKA LEHIAKETA» www.entzun.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-25).
- ↑ «Xarma, Danbaka IV. lehiaketako irabazle - Goiena» Goiena (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
- ↑ «The Clayton taldeak irabazi du V. Danbaka Musika Lehiaketako sari nagusia - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).