Dani Martín
Dani Martín | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Daniel Martín García |
Jaiotza | Madril, 1977ko otsailaren 19a (47 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, musikagilea, aktorea, kantugilea, zinema aktorea eta telebista-aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | pop musika |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Diskoetxea | Sony Music |
danimartin.com.es | |
|
Daniel Martín García, Dani Martin izen artistikoaz ezaguna (Madril, 1977ko otsailaren 19a) espainiar abeslari eta aktorea da, El Canto del Loco taldeko abeslaria izateagatik ezaguna.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alcobendasen bere arreba eta bere gurasoekin hazi zen. Txikitatik abeslari famatuei etxeko egongelan imitatzea gustatzen zitzaion, eta horren ondorioz, amets egiten hasi zen musika talde batekin. Ez zitzaionez institutua askorik gustatzen , bere aitarekin lanean hasi zen, Cristina Rota eskolako Dramatic Art ikasketak egiten zituen bitartean. Geroago, William Layton eskolara aldatzea erabaki zuen. Bere prestakuntza amaitu ostean, Dani Martín hainbat aldiz aktore bezala lan egin zuen, bai zinema, bai telebistan. Bere lehen aldian telebistan, “botoia” lanpostua izan zuen. Ondoren, “Ponte las pilas” programa musikala aurkeztu zuen, eta hainbat serietan ere parte hartu zuen “Al salir de la casa”, “El comisario”, “Hospital central”, “7 vidas”, “Raquel busca su sitio”, “Cuenta atrás” edo “Los hombres de Paco” bezalako hainbat. Filmetan parte hartzen zuen bitartean, doble bezala lan egin zuen. Berak aitortu zuen gidatzea asko gustatzen zitzaiola, eta lan hori, baimentzen zuen librea sentitzea gidatzen zuen bitartean “Los Pistones” taldearen musika entzuten zuen bitartean.
1994tik aurrera, Dani Martin banda musikal bat sortzen du “El canto del loco” izenarekin, argitaratzen zituenetik disko nabartzen eta arrakasta ugari biltzen zituenekin. 2008ko irailean, “El canto del loco” banantzea erabakitzen dute , eta dani bere musika ibilbidea bakarrik jarraitzea erabakitzen du bakarrik. 2010eko abuztua, bere lehen bilduma argitaratu zuen, “16 añitos” eta “Pequeño” izenekin. 2013an, bigarren bilduma atera zuen.
Musika Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1994-ean, musika taldea sortzen du, “El canto del loco”, Ivan Ganchegui, David Otero, bere lehengusua, Jandro Velazquez eta Chema Ruiz-ekin. Haiek lortu zuten 15 lehen urtetan, milioi bat baino disco gehiago saltzea, garai hartako Espainiar panoramika taldeen musikal garrantzitsuenetariko bat bihurtuz. 2008ko irailean, “El canto del loco erabakitzen du bakoitza bere kabuz musika lantzea.
- 2010ko abuztuaren 25an, Dani, lehen diskoa argitaratu zuen “16 añitos” izenarekin, eta, 2010eko urriaren 26an, bere lehen bakarkako diskoa argitaratzen du, “Pequeño”. 2 abesti (“Mi lamento” eta “El cielo de los perros”), bere arrebari eskainita dago, 2009an, 34 urterekin hil zena. 2010eko urriaren 26an, 40 Principales sari irabazi zituen bakarkako artista onenari, eta "16 Añitos" abestiaren bideoklipa onenari izendatu zuten.
- [[2010]ko azaroaren 23an, bere lehen bidaia bakarrik egin zuen “Pequeño” bildumarekin Madrilen.
- 2012, Miguel Bosérekin grabatu zuen “Te digo amor”.
- Urte berean, Tony Bennettekin ere grabatu zuen “Are you having any fun?”.
- 2013ko, maiatzean, Twitter bidez, iragarri zuen bere single berria “Cero” deituko zuela eta salgai egongo zela ekainaren 3tik iTunesen eta Espainiako disko digitalen denda guztietan.
- 2013ko irailaren 17an bere bigarren bakarkako albuma argitaratu zuen, "Dani Martín" izenekoa. Urte berean, urriaren 25ean, 12 kontzertu egin zituen Espainian. 2014an bidaia bat egin zuen kontzertu gehiago egiten, eta horietako zati handi bat sarrerak erabat saldu zituen. Horietako 2 kontzertu grabatu zuten eta urriren 14ean beste bilduma bat argitaratu zuen, “Mi teatro”, kontzertua DVDa ere gonbidatutako artistekin Alejandro Sanz, Joaquin Sabina, Joan Manuel Serrat, Leiva eta Axel.
- 2015eko irailean eta urrian, "La Cuerda Floja" izeneko kontzertu bakarra egin zuen Espainian, salmentak eta Badalona aretoa betetzen, bete 15 urteak bere barkarkako musika ospatzen. Leiva, Sidecars eta Estopa gonbidatutako artistak izan ziren ekitaldira.
- 2017ko otsailaren 4an, bidai berri bat sortzen du bere disko berriarekin “La montaña rusa”. 25 kontzertu egiten, salmenta guztiak amaitzen. Gijon hasten da dena, gero Zaragozan, Santanderren San Sebastian, Granada, Murtzia, Alacanten, Valentzian, Mallorcan, Gran Canarian, Tenerifen, Cadizen eta Malagan, maiatza amaitu arte. Ekainean, beste bidaia egin zuen Kolonbiatik, Perun eta Mexikon. Bueltatzean, aritu zen Marbellan abuztuan, Kordoban eta Meridan irailean, A Coruñan, Logroñon, Salamancan eta Jaenen urrian, Madrilen Castellon eta Albaceten azaroan eta amaitzeko, Bartzelonan abenduan.