Alejandro Sanz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alejandro Sanz
Alejandro Sanz 2007.09.04 022.jpg
(2007)
Bizitza
Izen osoaAlejandro Sánchez Pizarro
JaiotzaMadril1968ko abenduaren 18a (53 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Ezkontidea(k)Jaydy Michel (en) Itzuli  (1999 -  2002)
Raquel Perera (en) Itzuli  (2012ko maiatzaren 26a -
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
portugesa
italiera
katalana
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta egile abeslaria
Jasotako sariak
Genero artistikoapop latinoa
Ahots motatenorra
Musika instrumentuagitarra
DiskoetxeaWarner Music Group

alejandrosanz.com
IMDB: nm1246556 Facebook: ASanzOficial Twitter: AlejandroSanz Instagram: alejandrosanz Youtube: UCV4S6_JoeDq9j6mgbpkmA0Q Souncloud: alejandro-sanz-official Spotify: 5sUrlPAHlS9NEirDB8SEbF iTunes: 162036 Last fm: Alejandro+Sanz Musicbrainz: 9bacf78f-9132-43da-8873-8a9eb49da0e9 Songkick: 49378 Discogs: 217655 Allmusic: mn0000619388 Deezer: 4479 Edit the value on Wikidata

Alejandro Sanz, benetako izenez Alejandro Sánchez Pizarro (Madril, Espainia, 1968ko abenduaren 18a - ) musikari, musikagile eta abeslari espainiarra da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

María Pizarro eta Jesús Sánchezen seme txikiena da. Madrilgo Moratalaz auzokoa da. Bere aitak eragin handia izan zuen musikan Alejandrorentzako. Gaztetan, hainbat taldetan parte hartu zuen, baina bere ibilbide musikala ez zen hasi 1980ko hamarkadaren bukaera arte, Los chulos son pa´ cuidarlos diskoarekin eta Alejandro Magno izenarekin, baina ez zuen zorterik izan.

1991an, Warner diskoetxearekin sinatu eta Viviendo deprisa diskoa atera zuen hamar abestirekin. Horien artean Los dos cogidos de la mano, Pisando fuerte eta Se le apagó la luz abestiak.

1993an bere bigarren diskoa, Si tu me miras, Londresen grabatu zuen. Miguel Ángel Arenas ekoizleak parte hartu zuen lehen diskoan bezalaxe. Diskoak arrakasta handia izan zuenez, 1994an akustiko berezi bat egin zuen, Viviendo deprisa eta Si tu me miras diskotik bost abesti bana hartuz.

1995ean, La fuerza del corazón singlearekin beste herrialdeetan ezaguna egin zen eta Alejandro Sanz 3 diskoak 1.800.000 ale saldu zituen.

1997an Mas diskoarekin, Corazón partío abestiarekin 70 aste egon zen abesti hoberena bezala, munduan 7.300.000 disko salduz.

1998an Malú abeslariari babesa eman zion eta Aprendiz abestia idatzi zion. Malúk 400.000 kopia saldu zituen.

2001an, The Corrs taldearekin lan egin zuen Me iré abestia ingelesez grabatzeko (The hardest) eta The Corrs abestiaren One Night gazteleraz grabatzeko (Una noche).

2003an No es lo mismo atera zuen kalera. 2005ean Shakirarekin lan egin zuen eta arrakasta handia izan zuen. Horregatik, MTV Music Awardsen galaren hasieran abestu zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alejandro Sanz Aldatu lotura Wikidatan