Daniel Moyano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Daniel Moyano
Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1930eko urriaren 6a
Herrialdea Argentina
HeriotzaMadril1992ko uztailaren 1a (61 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Jasotako sariak

Daniel Moyano (Buenos Aires, Argentina, 1930eko urriaren 6a - Madril, Espainia, 1992ko uztailaren 1a) gaztelaniazko idazlea, kazetaria eta musikagilea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976an bere herrialdea (Argentina) utzi behar izan zuen, Videla jeneralaren estatu-kolpearen kontra egiteagatik. Orduan, Madrila joan zen eta kazetaritzan hasi zen lanean. Baina beste hainbat lanbidetan aritu behar izan zuen: igeltsero, mekaniko, biolinista, esate baterako.

Lehenengo liburua Argentinan argitaratu zuen 1960. urtean, Artistas de variedades (Barietateko artistak). Lan hark harrera ona izan zuen, bai kritikarien aldetik, bai irakurleen aldetik. Daniel Moyanok Buenos Aires hiriaren eta Argentinako gainerako lurraldeen arteko harremana aztertu zuen oinarrian, herrialdearen barrualdetik hiribururako migrazioaren bidez: La lombriz (1964, Zizarea), Una luz muy lejana (1966, Oso urruneko argi bat), El fuego interrumpido (1967, Su-etena), El oscuro (1968, Iluna), El trino del diablo (1974, Deabruaren txioa), El vuelo del tigre (1976, Tigrearen hegaldia), Libro de navíos y borrascas (1983, Itsasontzien eta ekaitzen liburua). Eleberriez gainera, ipuinak ere idatzi zituen: El monstruo y otros relatos (1967, Mamua eta beste kontakizun batzuk). Moyanoren beste lan aipagarriak dira Mi música es para esta gente (1970, Nire musika jende honentzat egina da) eta El estuche de cocodrilo (1974, Krokodrilozko estutxea).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]