Daredevil
Daredevil | |
---|---|
Marvel Unibertsoa | |
| |
Argitalpena | |
Sortzailea |
Stan Lee eta Bill Everett (en) ![]() |
Agertzen da |
ikusi
|
Interpretatzailea |
ikusi
|
Lan eratorriak |
ikusi
|
Datu biografikoak | |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sexua edo generoa | gizonezkoa |
Jaiotza izena | Matthew Michael Murdock |
Daredevil Marvel Comics komiki argitaletxeko superheroi bat da. Stan Lee komiki gidoigileak sortu eta Bill Everett marrazkilariak marraztu zuen, lehenbiziko aldiz Daredevil #1 (1964ko apirila) alean agertuz.
Fikziozko biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Matt Murdock New York hiriko Hell's Kitchen auzoan bizi den mutiko bat da, substantzia erradioaktibo batekin kutsatu ostean itsu geldituko dena. Ezer ikusi ez arren, erradioaktibitatearen ondorioz bere gainontzeko zentzumenak ohikotik haratago findu eta hobetuko zaizkio. Bere aita Jack Murdock izeneko boxeolaria da, borrokaldi batean bere burua irabazten uzten ez denez gangster talde batek erail egingo du. Mattek bere aitaren hiltzaileak topatzeari ekingo dio, horretarako Daredevil superheroian bilakatuko da, ondoren hiriko beste gaizkile arrikutsuegoi aurre egingo die, tartean Bullseye eta Kingpin.
Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Daredevil (filma): 2003an Mark Steven Johnsonek zuzendu eta Ben Affleck, Jennifer Garner, Michael Clarke Duncan, Colin Farrell, Joe Pantoliano, Jon Favreau eta David Keith aktoreek antzeztutako filma.