Ben Affleck

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ben Affleck
Ben Affleck SDCC 2014 (cropped).jpg
Bizitza
Izen osoa Benjamin Geza Affleck
Jaiotza Berkeley (Kalifornia)1972ko abuztuaren 15a (45 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa Irish Americana
Familia
Ezkontidea(k) Jennifer Garner  (2005 -  2015)
Bikotea(k) Gwyneth Paltrow
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Heziketa Occidental College
University of Vermont
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak aktorea, gidoilaria, zinema zuzendaria, zinema ekoizlea, telebista-aktorea, zinema aktorea, poker playerra, idazlea, karaktere aktorea, ahots-aktorea eta executive producerra
Jasotako sariak
Nominazioak
IMDb nm0000255

Benjamin Géza Affleck-Boldt, ezagunagoa Ben Affleck izenez (1972ko abuztuaren 15a, Kalifornia) estatubatuar aktore, zinema zuzendari, gidoigile eta zinema ekoizle bat da.

Berak antzeztutako filma ospetsuenen artean honako hauek daude: Chasing Amy (1997), Good Will Hunting (1997), Matt Damon aktorea eta adiskidearekin elkarlanean idatzia eta antzeztua, Armageddon (1998), Dogma (1999), Pearl Harbor (2001), Changing Lanes (2002), The Sum of All Fears (2002), Daredevil (2003), Hollywoodland (2007), State of Play (2009), The Town (2010), Argo (2012) eta Live by Night (2016).

Nahiz eta Kalifornian jaio izan, oso gazterik bere familiarekin batera Massachusetts estatuko Cambridge udalerrira lekualdatu zen. Bertan, bere adiskidemina den Matt Damon aktorea ezagutu zuelarik.

Bestalde, 2005ean Jennifer Garner aktorearekin ezkondu zen.

2012ko irailaren 22an Donostiako Zinemaldian egon zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Affleck Berkeleyn (Kalifornia) jaio zen 1972ko abuztuaren 15ean. Ama Anne Christine Chris Affleck izan zuen, irakasle tokiko eskolan eta aita, berriz, Timothy Byers Affleck, gizarte langilea, atezaina, mekanikaria, zerbitzaria, idazlea, Bostoneko Antzerki Konpainiako aktorea eta zuzendaria ere izan zena. Anaia gazteena bera ere aktorea den Casey Affleck du.

Affleck abizena eskoziar jatorrikoa da eta arbaso ingeles, irlandar, eskozes eta alemaniarrak ditu. Familia episkopaliarra da gehienbat eta, Ben gaztea zenean, Cambridgeera aldatu zuen bere bizitokia, Boston (Massachusetts)etik gertu. 1984an, gurasoak dibortziatu egin ziren.

8 urte zituen Affleckek Matt Damon ezagutu zuen, 10 urte zituen mutikoa. Bizitza osoan mantenduko zuten adiskidetasun harremana hasi zuten biek. Batera ez bazen izan ere, biek ikasi zuten Cambridge Rindgen eta Latin Schoolen. Geroago, Affleckek Los Angeleseko Occidental Collegen ikasi zuen eta baita Vermonteko unibertsitatean ere, Ekialde Hurbileko ikasketetan espezializatu zelarik. Ikasketak utzi zituen, ordea, eta Hollywooden arrakasta izaten saiatu zen. 13 urte besterik ez zituen Mexikora joan zenean bizitzera; urtebete egon zen han eta gazteleraz hitz egiten ikasi zuen.

Lanbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

9 urte besterik ez zituen, Affleckek Jan Eglesonek zuzenduriko The dark end of the street (1981) filman debuta egin zuenean. Hainbat telesail egin zuen eta The Voyage of the Mimin (1984) protagonista izan zen.

1990eko hamarkadan, paper ezberdinak egin zituen: Lifestories: Familias en Crisis eta film batzuk ere bai: Robert Mandelen School Ties (1992), Matt Damon, Brendan Fraser eta Chris O'Donnellekin batera; Buffy the Vampire Slayer (kredituetatik kanpo); Richard Linklaterrek zuzenduriko Dazed and Confused (1993) filma ; Shannen Doherty eta Jeremy Londonekin batera egin zuen Mallrats (1995) komedia; Chasing Amy (1997), Joey Lauren Adams eta Jason Leerekin. Azken bi film hauek Kevin Smith idazle eta zuzendariarekin elkarlanaren hasiera markatuko zuten.

1993an egin zuen debuta zuzendari bezala, 16 minutuko komedia batekin: I Killed My Lesbian Wife, Hung Her on a Meat Hook, and Now I Have a Three-Picture Deal at Disney.

90eko hamarkadaren amaieran, benetako izarra zela garbi utzi zuen hainbat film komertzialetan parte hartu zuenean: Armageddon (1998), Michael Bayk zuzenduriko thrillerra edo John Maddenen Shakespeare in Love (1999) oskarizatua, Joseph Fiennes eta Gwyneth Paltrowekin egin zuena. 1999an, Dogma egin zuen Matt Damon, Linda Fiorentino eta Salma Hayekekin. Urte berean, Forces of Nature egin zuen Sandra Bullockekin.

2000-2004[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000n, Affleck John Frankenheimerrek zuzenduriko Reindeer Games thrillerrean azaldu zen Charlize Theronekin batera.

2001ean, berriz, Jay and Silent Bob Strike Back egin zuen Kevin Smith eta Jason Mewesekin batera. Urte berean, Saturday Night Liven hainbat atal ere egin zituen. Era berean, Jerry Bruckheimerren Pearl Harborren ere hartu zuen parte.

2003an, Mark Steven Johnsonek zuzendu zuen Marvel Comicsek heroiaren egokitzapenaren protagonista izan zen, Jennifer Garnerrekin batera egingo zuena. Geroago, Martin Bresten Gigli (2003) filma egin zuen.

2004an, Jersey Girl egin zuen Jennifer Lopez eta Liv Tylerrekin batera.

Arrakasta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hollywoodeko industrian izanz zuen lehen arrakasta Matt Damon, Minnie Driver eta Robin Williamsekin egin zuen Gus Van Santek zuzenduriko Good Will Hunting (1997) drama izan zen. Affleck eta Damonen artean idatzi zuten eta gidoi onenaren Urrezko Globoa eta Oskarra irabazi zuten harekin.

Damon eta Chris Moore eta Sean Bailey ekoizleekin batera, LivePlanet konpainia sortu zuten eta Project Greenlight dokumental seriea ekoiztu zuten. Emmyrako izendapena jaso zuen 2002, 2004 eta 2005ean.

Affleck Armageddon (1998) filma egin zuen Bruce Willisekin batera. Filmak ez zituen kritika onak jaso, ez denak behintzat, baina arrakasta izan zuen 553 milioi dolar jaso baitzituen.

2001ean, Affleckek berriro elkarlana egin zuen aurrekoaren zuzendariarekin, Michael Bayrekin, Pearl Harbor filman. Honek ere gazi-gozok izan zituen kritikoen artean, baina 449 milioi dolar jaso zituen mundu osoan.

2002an, Jack Ryan interpretatzeko deitu zioten, aurrez Alec Baldwin eta Harrison Fordek egin zuten papera, The Sum of All Fears filmetan laugarrena. Aurreko filmetatik aldenduz, Morgan Freeman ere izango zuen lagun honetan.

2003an, Roger Eberten Daredevil filma ere ez zen atzera geratu eta 179 milioi jaso zituen.

Ondoren, Affleckek Gigli (2003) egin zuen eta Surviving Christmas (2004) eta dirua egiteko makina geratzen ari zela eman zuen.

2012-gaur arte[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012an, Affleckek Terrence Malickek zuzenduriko To the Wonder egin zuen Olga Kurylenko, Javier Bardem, Rachel McAdams eta Rachel Weiszekin batera. 2010ean eginiko lana zen Tulsan, Oklahoma eta Pawhuska (Oklahoma)n.

2012an, Argo estreinatu zuen George Clooney eta Grant Heslov ekoizle izan zirelarik. Sari eta izendapen asko jaso zituen filmak: Urrezko Globoak, Aktoreen sindikatukoak, BAFTA eta abar. Zuzendari hoberenaren saria jaso zuen hemen eta han.

Arrakasta honen ondoren, Affleck aukeratu zuten David Yatesen ordea hartzeko Stephen Kingen The Stand eleberriaren egokitzapena zuzentzeko.

2013an, Batman izango zen Man of Steel (filma)en sekuela zen Batman v Superman: Dawn of Justice

2015ean, berriro izan zen Batman Justice League filman.

Bizitza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Affleck poker jokalari abila da. 2004an Kalifornian irabazi zuen eta 356.000 dolar irabazteaz gain munduko txapelketako finalerako klasifikatzea lortu zuen. 2008an, berriz, 20.000 dolarreko apustua eginda, 800.000 dolar irabazi zituela esaten da blackjackean.

2001ean errehabilitazioan aritu beharrean izan zen, alkoholarekin arazoak izan zituelako. Arazo horiek ez ziren betirako desagertuko, ordea[1].

Familia eta harremanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998an, Gwyneth Paltrowekin ibili zen harremanetan[2].

2002an, berriz, Jennifer Lopez aktore eta abeslaria izan zuen bikote. Irailean ezkontzeko asmotan baziren ere, 2004an banandu ziren[3].

2005ean ezkondu zen Jennifer Garnerrekin. Pearl Harbor filma egitekoan ezagutu zuen hau eta Daredevil egiten elkartu ziren berriro. 2005eko abenduaren 1ean izan zuten lehen alaba, Violet Anne Affleck eta, 2009ko urtarrilaren 6an, berriz, bigarrena, Seraphina Rose Elizabeth Affleck. Hirugarrena mutila izan zuten, Samuel Affleck Garner, eta 2012an jaio zen.

2015ean banandu ziren, 10 urteko elkarbizitzari amaiera emanez[4].

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1981 The Dark End of the Street Kalekumea
1984 The Voyage of the Mimi C.T. Granville Telesaila
1987 Hands of a Stranger Billy Hearn Telefilma
1988 The Second Voyage of the Mimi C.T. Granville Telesaila
1991 Almost Home Kevin Johnson Telesaila
Daddy Ben Watson Telefilma
1992 School Ties Chesty Smith
Buffy the Vampire Slayer 10. zenbakidun saskibaloi jokalaria Krediturik gabe
1993 Dazed and Confused Fred O'Bannion
Against the Grain Joe Willie Clemons Telesaila; 8 atal
1995 Mallrats Shannon Hamilton
1996 Glory Daze Jack
1997 Good Will Hunting Chuckie Sullivan
baita gidoigilea ere
Matt Damon aktore eta adiskidearekin elkarlanean
Chasing Amy Holden McNeil
Going All the Way Tom "Gunner" Casselman
1998 Shakespeare in Love Ned Alleyn
Armageddon A. J. Frost
Phantoms Bryce Hammond sheriffa
1999 Dogma Bartleby
Forces of Nature Ben Holmes
200 Cigarettes Bartender
2000 Bounce Buddy Amaral
Reindeer Games Rudy Duncan
Boiler Room Jim Young
Joseph: King of Dreams Joseph Ahotsa
2001 Jay and Silent Bob Strike Back Holden McNeil/Bere burua antzeztuz
Daddy and Them Lawrence Bowen
Pearl Harbor Rafe McCawley kapitaina
2002 The Sum of All Fears Jack Ryan
Changing Lanes Gavin Banek
The Third Wheel Michael
Push, Nevada (Gidoigilea)
2003 Daredevil Matt Murdock/Daredevil
Gigli Larry Gigli
Paycheck Michael Jennings
2004 Surviving Christmas Drew Latham
Jersey Girl Ollie Trinke
2005 Elektra Matt Murdock/Daredevil (Eszena laburra)
2006 Clerks II Gawking Guy
Hollywoodland George Reeves
Man About Town Jack Giamoro
2007 Smokin' Aces Jack Dupree
Gone Baby Gone (Gidoigilea eta zinema zuzendaria)
2009 He's Just Not That Into You Neil
State of Play Stephen Collins
Extract Dean
2010 The Company Men Bobby Walker
The Town Doug MacRay
baita gidoigilea eta zuzendaria ere
2012 To the Wonder Neil
Argo Tony Mendez
baita zuzendaria ere
2013 Runner, Runner Ivan Block Filmatzeke

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ben Affleck Aldatu lotura Wikidatan