Frank Miller

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Frank Miller
FrankMillerSanDiego crop.jpg
Bizitza
Jaiotza Olney1957ko urtarrilaren 27a (61 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k) Lynn Varley  2005)
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, idazlea, gidoilaria, eleberrigilea eta aktorea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa
IMDb nm0588340
http://frankmillerink.com

Frank Miller (Olney, Maryland, 1957ko urtarrilaren 27a - ) komiki marrazkigile eta zinema gidoigile estatubatuarra da. The Dark Knight Returns, Born Again, Sin City eta 300 lanekin mundu mailako ospea lortu du.

Koloreztatzaile eta ilustratzailea den Lynn Varleyrekin ezkondua dago.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marvel Comicsekin egin zuen lehen lana "Spectacular Spiderman" izan zen, Daredevil-ekin egindako crossover-a. Daredevil serieak eman zuen ezagutzera 1970eko hamarkadaren amaiera eta 1980ko hamarkadaren hasieran. Handik gutxira Ronin komikia egin zuen DC Comicsentzat, bertan nagusurik gabeko samurai baten abenturak kontatzen zituen etorkizun postapokaliptiko batean. Lan honetan eboluzio grafiko nabarmena suma daiteke, europar ilustratzaileen eta japoniar komiki obra klasikok eragindakoak.

1986an Daredevil proiektuari berrekin zion, "Born Again"-en gidoia idatziz eta alde grafikoan David Mazzucchellik lagunduta. Saga honetan, pertsonaiaren gainbehera eta ondorengo berpizterako, katolizismoaren ikonoen metaforaz baliatu zen. Frank Millerrek benetako maisutasuna erakusten du, istorioaren erritmoa lantzerakoan, elkarrizketa zorrotz, sinple eta lehorrez baliatuta.

Dena den, bere lanik ospetsuena Batman: The Dark Knight Returns izan da, berriro ere DC Comics-ekin. Oraingo honetan, Batman zaharkitu eta erretiratu bat irudikatzen du (amaierarako Supermanekin aurrez aurre jartzen du, editorialaren beste ikono handienetako bat), etorkizun bortitz eta ilun batean, Mass Media-k menderatua. Ondoren, eta berriz ere Mazzucchellirekin, pertsonaiaren lehenbiziko urtea irudikatzen du lau zenbakiko saga batean, "Batman: Bat Urtea" izenarekin. Lan honekin inoiz baino gehiago hurbildu zen serie beltzeko literaturara.

Bereziki ezagunak dira halaber zinemetan aurkeztu diren lanak, "Sin City" 2005ean Robert Rodriguez zuzendari eta bera zuzendarikide lanetan, Quentin Tarantino eszena batzuk zuzenduz kolaboratzen. Eta ondoren "300" pelikula Zack Snyderren eskutik.

Zinemako agerraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frank Miller-ek lau agerraldi egin ditu zineman, lauetan bere pertsonaia hil egin dutelarik.

  • 1990ean RoboCop 2, bere pertsonaia "Frank, kimikoa", droga laborategiko leherketan hiltzen da.
  • 1994ean Jugular Wine: A Vampire Odyssey, hilda suertatzen da banpiroen esku.
  • 2003an Daredevil pelikula, hilda suertatzen Bullseye jaurtikitako luma batekin, eta bere motorra lapurtzen dio.
  • 2005ean Sin City Marvek aitorlekuan hiltzen duen elizgizonaren papera egiten du.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frank Miller Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Maryland
Artikulu hau Marylandeko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.