Edukira joan

Chenoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chenoa

(2007)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Laura Corradini
JaiotzaMar del Plata, 1975eko ekainaren 25a (51 urte)
Herrialdea Argentina
 Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, estudioko musikaria, enpresaburua, telebista aurkezlea eta modeloa
Altuera160 zentimetro
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Chenoa
Genero artistikoapop rock
pop musika
Latinoamerikar musika
rhythm and bluesa
Musika instrumentuaahotsa
pianoa
DiskoetxeaAlias Music (en) Itzuli

chenoa.net
IMDB: nm1125523 Facebook: ChenoaMusic Twitter: Chenoa Instagram: chenoa MySpace: chenoaoficial Spotify: 0i3ypO6G38iZmANDHWZxlY iTunes: 20207175 Last fm: Chenoa Musicbrainz: 84d36e65-e9a1-4259-80a5-1b92cbe45162 Songkick: 259299 Discogs: 665524 Allmusic: mn0000775966 Deezer: 10364 Edit the value on Wikidata

María Laura Corradini Falormir, artistikoki Chenoa (Mar del Plata, Argentina, 1975eko ekainaren 25a - ) Argentinan jaiotako espainiar abeslari, konpositore, enpresari eta aurkezlea da. Bere musika-ibilbidea nerabezaroan hasi zuen, Mallorca uharteko hainbat taldetako abeslari nagusi gisa. 2000ko hamarkadaren hasieran lortu zuen ospea, Operación Triunfo izeneko telebista-saioaren lehen edizioan. Musika saio horretan laugarren postua lortu zuen. Horri esker, kontratu diskografiko bat sinatu zuen eta Chenoa (2002) bere lehen albuma argitaratu zuen. 2002. urtean Eurobest lehiaketako irabazlea izan zen It's raining men abestiarekin. 2003an bere bigarren lan diskografikoa atera zuen, Soy mujer, eta Promusicae-ren salmenta-zerrendan lehen postua lortu zuen.[1][2][3]

Ondorengo urteetan bere jarduera diskografikoarekin jarraitu zuen, aipatutako salmenta-zerrendaren lehen postuetara iritsi ziren zenbait lan argitaratuz. Era berean, bere abesti batzuek lehen postua lortu zuten arrakasta zerrendetan, besteak beste, «Atrévete», «Cuando tú vas», «En tu cruz me clavaste», «Rutinas», eta «Todo irá bien» abestiek, zeinarekin salmenta digitaletan platinozko lehen diskoa lortu baitzuen.[4][5][6][7][8][9][10]

Bere ibilbidean zehar hainbat aintzatespen jaso ditu, horien artean hiru Dial sari eta Amigo sarietarako hiru izendapen. Gainera, Los 40 Music Awards sarietan «Espainiako bakarlari onenarentzat» eta Musikaren Sarietan urteko album onenarentzat izendatu zuten Absurda cenicienta (2007) lanarengatik, besteak beste.[11][12][13][14][15][16][17]

Musikaz aparte, telebistan ere izan da. Zapeando saioko kolaboratzailea izan zen bi urtez. Gainera, 2016an Tu cara me suena lehiaketan epaimahaikide lanetan hasi zen. Bere ibilbideko beste mugarri garrantzitsu bat izan zen, 2023an, Operación Triunfo saioko aurkezle izatea Amazon Prime Videon. Lan horrengatik, Telebistaren Akademiak 2024an denbora-pasako saioen aurkezle onenaren izendapena jaso zuen Iris sarietan. 2025ean The Floor lehiaketa eta Dog house doku-realitya aurkezten hasi zen Espainiako Telebistako La 1 katean, biak ere audientzia datu onekin. RTVEko kanpaikadak aurkeztu zituen 2025ean, Estopa musika taldearekin batera.[18][19]

1975-2000: hastapenak eta ibilbidearen lehen urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

María Laura Corradini Falomir 1975ean jaio zen Mar del Platan, Argentinan. Jose Carlos Corradini eta Patricia Falomirren alaba da. Jatorri italiarra du aitaren aldeko aitonaren aldetik. Amaren aldetik, aitona euskal jatorrikoa zen eta amona libanoarra. Zortzi urterekin Mallorca uhartera (Espainia) joan zen ama eta nebarekin.[20][21][22]

Musika bere bizitzaren parte izan zen txikitatik; interes horrekin batera, solfeoa eta balleta ikasi zituen. Hamabost urte zituela hasi zen modu profesionalean kantatzen. Gero, hainbat musika-proiektutan hartu zuen parte, besteak beste, Quo Vadis eta Koan Fussion taldeetan. Jarduera artistikoarekin batera, haur-hezkuntzan diplomatu zen eta Mallorcako Kasinoan kantari nagusi gisa lan egin zuen, publiko zabalaren aurrean bere burua ezagutzera emateko asmoa alde batera utzi gabe.

2001-2004: Operación Triunfo 2001 eta lehen arrakastak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Operación Triunfo 2001eko lehiakideak. Chenoa, goiko ilararen ezkerreko muturrean.

2001eko urriaren 22an, hogeita sei urte zituela, Chenoak lehen agerraldi publikoa egin zuen 2001eko Operación Triunfo musika-lehiaketaren inaugurazio-galan. Lehiaketan zehar ez zen inoiz akademia uzteko izendatua izan eta publikoaren hiru lehiakide gustukoenen artean aukeratua izan zen hiru galatan jarraian. 2002ko otsailaren 11n laugarren postua lortu zuen botoen % 17,6rekin —321 592 guztira, otsailaren 4tik 11ra bitartean emandakoak; horietatik 125 174 telefono deiei zegozkien, eta 196 418 mezuei—. Azken gala 12,8 milioi ikuslek jarraitu zuten, eta une horretan Espainiako telebistaren historian gehien ikusitako lehiaketa bihurtu zen. 2002ko maiatzaren 25ean, Rosa Lópezen 2002ko Eurovision Kantu Jaialdian parte hartu zuen korista gisa, eta «Europe’s Living a Celebration» abestia abestu zuen, Tallinn-eko Saku Suurhall Arenan (Estonia).[23][24][25][26][27]

2002ko apirilaren 22an kaleratu zuen bere kantari izen bereko estreinako albuma, Zomba Music-aren bitartez. Andrés Ochaítak, konpainiak Espainian zuen presidenteak, bere nazioarteko proiekzioa nabarmendu zuen, eta honelaxe definitu zuen: «Artista oso bat, nazioarteko osagai nabarmena duena, ingelesez abesteko gai dena eta musikaren izar handien artean sartzen den tonuarekin». Adierazi zuen diskoetxeak uste zuela diskoaren kaleratzeak muga nazionalak gaindi zitzakeela. Albuma Espainian 2002ko urteko zerrendan bederatzigarren salduena izan zen, 400 000 kopiako salmentarekin, platinozko lau disko ziurtatuz. Urte horretako ekainean bere lehen bira hasi zuen, David Bisbalekin batera 42 kontzertuz osatua, eta bakarkako beste 19 kontzertu ere egin zituen. 2002an, Espainiako Musika Ekoizleek (PROMUSICAE) ematen dituzten Amigo sarietan Espainiako emakumezko bakarlari onenaren eta errebelazio artistikoaren kategorietan izendatu zuten, eta urte horretako Dial Saria irabazi zuen.[28][29][30][31][32][33]

2003ko martxoan, lehen saria lortu zuen Eurobest jaialdiaren inaugurazio-edizioan, Geri Halliwellek ezagun egin zuen «It’s Raining Men» abestiaren interpretazioarekin; saria Mariah Careyk eman zion. Hilabete horretan bertan, 18 kontzertuk osatutako udaberriko bira hasi zuen. 2003ko maiatzaren 23an Mis canciones favoritas kaleratu zuen, Operación Triunfo egin zen plato berean grabatutako album akustikoa, eta urrezko disko bat lortu zuen. Ondoren, urriaren 21ean, estudioko bigarren albuma argitaratu zuen, Soy mujer, Vale Music etxearen bitartez. Urtebete geroago, Espainian 2004ko zerrendan gehien saldutako berrogeita hamar diskoen artean kokatu zen, 200 000 kopia saldu ondoren, eta platinozko disko bikoitzaren ziurtagiria lortu zuen. Halaber, urrian, beste artista batzuekin batera, Tony Aguilar irrati-esatariaren «Latido urbano» abestian kolaboratu zuen, eta haren irabaziak Haurren Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartera bideratu ziren. Urte berean, Espainiako emakumezko bakarlari onenaren izendapena jaso zuen berriz ere Amigo Sarietan.[34][35][36][37][38][39] 2004ko martxoan Soy mujer bira hasi zuen, urrira arte luzatu zena eta laurogei kontzertuetan zehar milioi erdi ikusle inguru bildu zituena, une horretan emakumezko bakarlari batek Espainian egindako birarik jendetsuena bilakatu zen. Urte bereko azaroan Latinoamerikako hainbat herrialdetan zehar promozio bira bat egin zuen bere bigarren diskoa aurkezteko, hiru aste inguruko iraupenarekin.[40]

2005-2010: Nada es igual, Absurda Cenicienta eta Desafiando la gravedad

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko azaroaren 13an Nada es igual estudioko hirugarren albuma kaleratu zuen, Milanen (Italia) grabatua. 2005eko Espainiako zerrendan gehien saldutako berrogeita hamar diskoetako bat izan zen, 80 000 kopia baino gehiagorekin, platinozko disko baten baliokidea. Horrez gain, Urrezko Mikrofonoa saria jaso zuen Irrati eta Telebista Elkarteen Federazioaren eskutik, eta bigarren Dial sari bat. Hurrengo urtean, Nada es igual diskoaren bira egin zuen eta kontzertu horietako bat grabatu zuen Contigo donde estés izenburupean, DVD formatuan kaleratu eta urrezko diskoa eskuratu zuena. Biran zehar, Ricardo Arjonarekin batera «Pingüinos en la cama» abestian kolaboratu zuen. Urte horretan bertan, Los 40 Music Awards jaialdian Espainiako bakarlari onenaren saria jasotzeko izendatu zuten.[41][42][43][44][45][46][47][48]

2007ko apirilean, Carlos Gardel sarietarako izendatu zuten, Argentinako artista bakarlari nazional onenaren atalean. Urriaren 9an kaleratu zuen Absurda Cenicienta, urrezko disko bat lortu zuena. Hurrengo urtean, Orgullosamente Latino saria jaso zuen, urteko abesti latinoaren kategorian, «Todo irá bien» lanarengatik, eta musikaren sarietan album onenaren izendapena ere jaso zuen. Urte horretan, Enrique Iglesiasek Mexikon eskaini zituen kontzertu batzuen hasierako teloneroa ere izan zen. Horrez gain, Volverte a ver film mexikarraren soinu-bandaren abestia grabatu zuen.[49][50][51][52][53][54]

2009ko urriaren 7an Desafiando la gravedad estudioko bosgarren albuma kaleratu zuen, Gloria Trevi mexikarrarekin batera kolaborazio bat izan zuena. Aldi berean, beste kolaborazio bat egin zuen David DeMariarekin batera «Que yo no quiero problemas» abestian, urte bete beranduago Espainian 2010eko urteko zerrendan gehien saldutako berrogeita hamar abestietako bat izan zena eta platinozko disko bat lortu zuena. Bere hirugarren Dial saria ere jaso zuen.[55][56][57][58]

2011-2019: Como un fantasma, Otra dirección eta Soy humana

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011n, Andrea Bocellik Latinoamerikako hainbat herrialdetan eman zituen kontzertuetako batzuen hasierako teloneroa izan zen. Urte horretan bertan Como un fantasma EPa argitaratu zuen, Universal Music bere diskoetxearekin zuen kontratua bertan behera uztea ekarri zuena. Hurrengo urtean, Cadena Dial-erako Atrévete irratsaioan kolaboratu zuen, eta Cadena 100-ek saria eman zion.[59][60][61]

2013ko irailaren 17an Otra dirección lana kaleratu zuen, Alias Music diskoetxearen bidez. Urte horretan bertan, Increíbles: el gran desafío lehiaketako kolaboratzailea izan zen, Mario Vaquerizo edo Berta Colladorekin batera, Carlos Soberak aurkeztua. Gainera, Neox Fan Awards sarietako bakarlari llenapista kategorian izendapena jaso zuen.[62][63]

2015ean, Oh Happy Day musika lehiaketako epaimahaikideetako bat izan zen, urte hartan Àngel Llàcerrekin batera TV3ko urte amaierako kanpaikadetan parte hartu zuen.[64]

2016ko apirilaren 1ean, Soy humana estudioko zazpigarren albuma kaleratu zuen. Urrian, Operación Triunfo 2001eko parte-hartzaileak batera agertu ziren berriro OT: el reencuentro telesailean, hiru dokumental emanez eta ondoren Bartzelonako Palau Sant Jordin kontzertu bat emanez, telebista eta internet bidez zuzenean transmititu zena. Berrelkartzearen etorrerarekin, Personality Media enpresak lehiaketako parte-hartzaileei buruzko iritzi publikoko txostena egin zuen. Inkestaren arabera, Espainiako biztanleen artean ospe handia izaten jarraitzen zuen, % 96k ezagutzen zuten eta 10etik 6,3ko balorazioa zuen. Berriro elkartzea telebistako urteko gertakaririk ikusienetako bat izan zen eta sare sozialetan komentatu zen, FesTVal-en entretenimendu onenaren kritikarengatik sarituak izan zirelarik.[65][66][67][68][69]

2017an argitaratu zuen bere bizipenen lehen liburua, Defectos perfectos (Martínez Roca argitaletxea), eta lehen urtean lortu zuen hirugarren edizioa. Ondoren, 2019an, musikara itzuli zen «A mi manera» xumeekin, non bere bizitza pertsonal eta artistikoari egin zizkion erreferentziak, eta «Las chicas buenas», madrildar Barei abeslariarekin dueto bat.

2020tik aurrera: telebista eta beste proiektu batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020an COVID-19aren pandemia iristearekin batera, bere «Todo irá bien» abestia biralizatu egin zen. Gainera, urte horretan bertan kontzertu birtual bat egin zuen Dream Fest 360 konpainiarekin, eta formatu horretan ikuskizun bat eskaini zuen lehen artista izan zen, ondoren Sara Baras eta Estopa batu zitzaizkiolarik. Hurrengo urtean, 2021ean, Bake Off España lehiaketan parte hartu zuen lehiakide gisa, eta finala lortu zuen. Era berean, «El chisme» kantuan kolaboratu zuen musikalki, Carlos Bauterekin dueto bat.

2022an Eva Sorianok La 1 katean aurkeztutako La noche D saioaren hirugarren denboraldian laguntzaile lanetan hasi zen, musika sailaz arduratuz. Urte horretan bertan, Europa FMn bere programa aurkezten hasi zen, Tómatelo menos en serio, ostegun eta ostiraletan 01:00etan ematen zena, eta irrati bereko Cuerpos especiales saioan ere parte hartu zuen. Hurrengo urtean, 2023an, Operación Triunfo aurkeztu zuen Amazon Prime Videon, Espainiako entretenimendu-saio baten lehen emisioa markatuz streaming-plataforma batean. Lan hori eta Tu cara me suena saioan epaimahaikide lana uztartu zituen. Gainera, azaroaren amaieran «Bailar contigo» xumea estreinatu zuen.

2024an ARTE aitorpena jaso zuen, ikuskizunaren Ordezkari Teknikoen Elkarteko Zuzendaritza Batzordekoa, bere ibilbide artistikoagatik, eta Iris sarietarako izendatu zuten aurkezle onenaren kategorian. Urte horretan bertan, David de Mariarekin «Relatividad» eta Ana Guerrarekin «Me quiero más a mí» lanetan hartu zuen parte. Azaroaren 21ean TVEra itzuliko zela iragarri zuten, The Floor prime time lehiaketaren aurkezle gisa, eta egun bat geroago Julia Medinak idatzitako «La línea del tiempo» balada argitaratu zuen.[70][71][72]

The Floor saioak arrakasta lortu zuen eta 2025ean Dog House aurkeztu zuen, TVEn adopzio arduratsuari buruzko saio bat, eta, gainera, Operación Triunfo 2025ean aurkezle gisa errepikatu zuen. Urtea amaitzeko, TVEko Campanadas emanaldiaren aurkezlea izan zen Estopa musika bikotearekin batera.

Estudioko albumak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Merkaturatze-data Albuma Diskoetxea Zerrendako posizioa Ziurtatzea
Espainia
2002ko apirilaren 22a Chenoa Jive, Vale Music 2[73] [74]
2003ko urriaren 21a Soy mujer BMG Spain, Jive, Vale Music 1[75] [75]
2005eko azaroaren 13a Nada es igual Vale Music 6[76] [76]
2007ko urriaren 9a Absurda cenicienta 2[77] [77]
2009ko urriaren 6a Desafiando la gravedad Universal Music Group, Vale Music 3[78]
2013ko irailaren 17 Otra dirección Alias Music 5[79]
2016ko apirilaren 1a Soy humana 3[80]

Telebista saioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Saioa Katea Oharrak
2004 Geniales: Concha Velasco La 1 Aurkezlea
2007 La Rioja: tierra universal
2015-2016 Campanadas de fin de año TV3
2017-2018 A propósito de... Antena 3 Aurkezlea Jorge Fernándezekin batera
2019 Gala Drag Queen La 2 Aurkezlea
2020-2021 ¡Feliz 2021! La 1
2022-2023 ¡Feliz 2023!
2023-presente Operación Triunfo Prime Video
2025-presente The Floor La 1
Dog house
2025-2026 Campanadas de fin de año Aurkezlea Estopa musika bikotearekin batera
Urtea Saioa Katea Oharrak
2002 Fan área: Chenoa Canal OT Protagonista
OT: en concierto en Sevilla Taquilla Digital Plus
OT: en concierto en Madrid La 1
2003 Generación OT: en concierto
2006 Gente de primera amabitxi
2010 Volver con Chenoa Protagonista
2013 Increíbles: el gran desafío Antena 3 laguntzaile
2014 El club de la comedia La Sexta bakarrizketaria
2015 Oh Happy Day TV3 epaile
2016 Likes #0 laguntzaile
OT: el reencuentro La 1 Protagonista
2016-presente Tu cara me suena Antena 3 epaile
2017 Tu cara no me suena todavía
2017-2019 Zapeando La Sexta laguntzaile
2022 La noche D La 1
2025 Mi fin de semana perfecto Prime Video Protagonista
Urtea Programa Katea Oharrak
2001-2002 Operación Triunfo 2001 La 1 Lehiakidea - 4. finalista
2021 Celebrity Bake Off Espainia Prime Video Lehiakidea - Finalista
2024 El desafío 4 Antena 3 Lehiatkidea- 3. sailkatua
Urtea Saioa Katea Oharrak
2002 Triunfomanía La 1 gonbidatua
Festival de la Canción de Eurovisión 2002 Rosa Lópezekin batera
Gala Bisbal y amigos gonbidatua
2003 Generación OT
2004 Nochebuena con Raphael
2007 Anónimos La Sexta
2008 No disparen al pianista La 2
2009 El disco del año La 1
2010; 2014; 2016 ¡Qué tiempo tan feliz! Telecinco
2011 Destino Eurovisión 2011 La 1
Especial Vía Dalma
2014 Gala Bustamante, Vivir
2016; 2020 Late motiv #0
2016 Yo sí que como Fox Life
2017 El acabose La 1
El Mago Pop: 48 horas con Chenoa DMAX
2019 No solo vengo a hablar de mi disco Trece
2020 Pasapalabra Antena 3
La hora de La 1
2021 Mask Singer: adivina quién canta ikertzaile gonbidatua
La resistencia #0 gonbidatua
La noche D La 1
Family Feud: La batalla de los famosos Antena 3
2021 – 2022 El show de Bertín Canal Sur y Telemadrid
2016 – 2020; 2022; 2024 El hormiguero Antena 3
2022 Veo cómo cantas aholkulari gonbidatua
2023 Showriano #0 gonbidatua
Martínez y Hermanos Movistar +
2024 La Voz Kids Antena 3
Y ahora Sonsoles
López y Leal contra el canal
Mask Singer: Adivina quién canta abeslari gonbidatua
2025 Benidorm Fest La 1
La revuelta gonbidatua
La familia de la tele
El gran show Telecinco

Telebistako serieak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Seriea Katea Pertsonaia Atalak
2003 Hospital central Telecinco bere burua Atal 1
16 dobles TV3 2 atal
2004 Mis adorables vecinos Antena 3 Atal 1
2006 Cruz y Raya La 1 hainbat pertsonaia Atal 1
2015 Anclados Telecinco bere burua
2017 – 2018 Homo Zapping Neox hainbat pertsonaia 4 atal
2022 True Story España Prime Video Maria Antonia Atal 1
2024 En fin bere burua Atal 1
2025 Mariliendre Atresplayer Atal 1
Urtea Saioa Katea Oharrak
2012 – 2013 Atrévete Cadena Dial laguntzailea
2014 Defectos perfectos Radio 4G aurkezlea Beatriz Jarrínekin
2019 Yu: No te pierdas nada con... (Chenoa) Los 40 aurkezlea
2022 – 2023 Cuerpos especiales Europa FM laguntzailea
Tómatelo menos en serio aurkezlea
2022 – 2024
Urtea Filma Zuzendaria Pertsonaia
2002 OT: La película Paco Plaza bere burua
2008 Volverte a Ver Gustavo Garzón Bertsio orijinala abestu
2016 El Pregón Dani de la Orden kameoa
2018 Cavernícola Nick Park Goona (ahotsa)
2019 UglyDolls: Extraordinariamente feos Kelly Asbury Mandy (ahotsa)
2024 Amigos Imaginarios John Krasinski Blossom (ahotsa)
Urtea Saioa Rola Kanala
2014 Mis 5 de... aurkezlea @chenoa
2015 Avon by Chenoa @avonspain
2022 – 2024 Tómatelo menos en serio @jamesones
Urtea Liburua Argitaletxea Oharrak
2002 Chenoa: Intima SALVAT EDITORES SA OT1eko lehiakide ohi batzuek atera zuten liburu bilduma
2014 Diario de una ingenua: 14 rosas para San Valentín Daniel de la Peña Daniel de la Peñaren liburuan kolaborazioa
2017 Defectos Perfectos Martínez Roca argitaletxea Egilea
2018 Sobrevivir a los 40 Planeta Frank Blancoren liburuaren hitzaurrea
2019 Hablemos de Nosotras GRIJALBO Carlota Correderaren liburuan kolaborazioa
2020 123 preguntas sobre coronavirus Doako liburu digitala Lankidetza Garcia Botikarioaren eta Arantxa Castañoren liburuan

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an Miguel Sanchez Encinas urologo ospetsuarekin zuen konpromisoa iragarri zuen. 2022ko ekainaren 17an ezkondu ziren, Mallorcako Tramontana mendilerroko Comassema lursailean. 2023ko azaroaren 11n bikotea dibortziatu egin zela jakin zen.

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2026ko martxoaren 13an, Espainiako Emakume Liderren Top 100 zerrendako 110 emakumeetako bat izan zen, XIII. edizioan, Magas de «El Español»en ekimena.[81][82][83]
  • 2024an ARTE aitorpena, ikuskizunaren Ordezkari Teknikoen Elkarteko Zuzendaritza Batzordekoa, bere ibilbide artistikoagatik,
  • 2007an, Orgullosamente Latino saria, urteko abesti latinoaren kategorian, «Todo irá bien» lanarengatik
  • 2003ko martxoan, Eurobest jaialdiaren irabazlea
  • 2002an, Dial Saria
  • 2002an, Amigo sarietan
  • Hiru Dial sari eta Amigo sarietarako hiru izendapen.
  • 2024an, Iris sarietan denbora-pasako saioen aurkezle onenaren izendapena jaso zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Chenoa (Biografía)» CMTV.com.ar.
  2. González, Tatiana. (29 de octubre de 2003). «El tercer disco de Chenoa, 'Soy mujer', Nº1 de superventas» Los 40.
  3. «Los votos masivos y continuos a través de móviles desata la polémica sobre el resultado de OT» Vertele 15 de febrero de 2002.
  4. «Chenoa - Charts» Hung Medien.
  5. «El Número 1 el día que naciste - Cuando tú vas» Los 40.
  6. «El Número 1 el día que naciste - En tu cruz me clavaste» Los 40.
  7. «El Número 1 el día que naciste - Rutinas» Los 40.
  8. «El Número 1 el día que naciste - Rutinas 2» Los 40.
  9. «El Número 1 el día que naciste - Todo irá bien» Los 40.
  10. «El Número 1 el día que naciste - Atrévete» Los 40.
  11. «Cadena Dial entregará los 'Premios Dial 2005' el próximo miércoles 22» Los 40 20 de febrero de 2006.
  12. «Cadena Dial entrega hoy sus premios a la música cantada en español» El País 26 de febrero de 2003.
  13. Grande, Ricardo. (12 de febrero de 2010). «Cadena dial reúne en una gran gala la mejor música en español» El País.
  14. «Álex Ubago, David Bisbal, Chenoa, Springsteen y las Ketchup, nominados a los Premios Amigo 2002» ABC 12 de enero de 2003.
  15. «Chenoa y Bisbal, en la entrega de los Premios '40 Principales'» La Vanguardia 19 de diciembre de 2006.
  16. «Pereza, Merche y Chenoa entre los nominados a los premios de la música» Los 40 14 de febrero de 2008.
  17. «Alejandro Sanz, Chenoa, Gloria Estefan, Diego El Cigala y Carlos Alvarez, nominados a los Premios Amigo 2003» ABC 16 de diciembre de 2003.
  18. «Chenoa anuncia que se marcha de Zapeando: "Termina una etapa de años de aprendizaje"» La sexta 22 de agosto de 2019.
  19. (Gaztelaniaz) webmaster. (2025-01-13). «Chenoa | Premios Iris» Chenoa (kontsulta data: 2026-04-20).
  20. «Chenoa recuerda su época canalla en el instituto: "Fui delegada por instigación y mala onda"» EuropaFM 2024-04-12.
  21. «Chenoa: 'Soy intensa tranquilamente'» woman.elperiodico.com 2023-07-03.
  22. «Chenoa sorprende a sus seguidores al revelar el pasado de un familiar: 'Poca gente lo sabe'» ElHuffPost 2020-05-27.
  23. «Así se anunció el estreno de ‘Operación Triunfo’ hace 18 años» La Vanguardia 22 de octubre de 2019.
  24. «Casi 13 millones de espectadores siguieron la victoria de Rosa, Bisbal y Bustamante» El País 12 de febrero de 2002.
  25. «Los concursos en TV» Barlovento Comunicación octubre de 2017.
  26. «Los votos masivos y continuos a través de móviles desata la polémica sobre el resultado de OT» Vertele 15 de febrero de 2002.
  27. «Bisbal, Bustamante, Geno, Gisela y Chenoa, el coro de Rosa en Eurovisión» El País 9 de abril de 2002.
  28. «Música grabada» SGAE.
  29. «Música grabada - El mercado Español» SGAE.
  30. «Top 100 álbumes - Semana 23: 28 mayo a 3 junio 2004» Promusicae.
  31. «OT arrasa en los pueblos» El Mundo 23 de junio de 2002.
  32. «Cadena Dial entrega hoy sus premios a la música cantada en español» El País 26 de febrero de 2003.
  33. «Álex Ubago, David Bisbal, Chenoa, Springsteen y las Ketchup, nominados a los Premios Amigo 2002» ABC 12 de enero de 2003.
  34. Christian Rodriguez. (7 de abril de 2020). «El día que Chenoa ganó el Eurovisión de los ‘triunfitos’ y Mariah Carey le entregó el premio» Cosmopolitan.
  35. Tatiana Gonzalez. (26 de marzo de 2003). «Chenoa comienza mañana su gira de primavera» Los 40 Principales.
  36. «Top 100 álbumes - Semana 14: 26 marzo a 1 abril 2004» Promusicae.
  37. «Top 50 álbumes 2004» Promusicae.
  38. Coca, Laura. (15 de mayo de 2021). «El vídeo nostálgico que unió a Tony Aguilar con El canto del loco, Andy & Lucas, Chenoa, y muchos más» Los 40.
  39. «Alejandro Sanz, Chenoa, Gloria Estefan, Diego El Cigala y Carlos Alvarez, nominados a los Premios Amigo 2003» ABC 16 de diciembre de 2003.
  40. Hallett, Cristina. (28 de noviembre de 2004). «Chenoa regresa a América para la promocionar su tercer disco» Los 40.
  41. Herrero, Nacho. (25 de agosto de 2005). «Chenoa grabará en Milán su nuevo disco que se publicará a finales de año» Los 40.
  42. «Top 50 álbumes 2005» Promusicae.
  43. «Chenoa, muy emocionada en su primera aparición pública: 'Hay que salir adelante'» ¡Hola! 4 de abril de 2005.
  44. «Cadena Dial entregará los 'Premios Dial 2005' el próximo miércoles 22» Los 40 20 de febrero de 2006.
  45. «Chenoa publica 'Contigo donde estés', un DVD+CD de su gira» Los 40 13 de diciembre de 2006.
  46. «Top 20 DVD - Semana 31: 24 julio a 30 julio 2009» Promusicae.
  47. González, Tatiana. (23 de mayo de 2006). «Chenoa graba un dueto con Ricardo Arjona» Los 40.
  48. «Chenoa y Bisbal, en la entrega de los Premios '40 Principales'» La Vanguardia 19 de diciembre de 2006.
  49. Herrero, Nacho. (19 de marzo de 2007). «Calamaro, Chenoa y Diego Torres, nominados en los premios gardel» Los 40.
  50. «Top 100 álbumes - Semana 20: 9 mayo a 15 mayo 2008» Promusicae.
  51. «David Bisbal, Bustamante y Chenoa, protagonistas de los premios Orgullosamente Latino 2008» Los 40 10 de septiembre de 2008.
  52. «Pereza, Merche y Chenoa entre los nominados a los premios de la música» Los 40 14 de febrero de 2008.
  53. «Chenoa hará de telonera de su compatriota Enrique Iglesias...» Los 40 21 de abril de 2008.
  54. «Minuto 40: Chenoa hará banda sonora de la película "Volverte a ver"» Los 40 23 de octubre de 2008.
  55. «Chenoa desvela 12 nuevos temas de Desafiando la gravedad» Los 40 30 de septiembre e 2009.
  56. «Top 50 canciones anual 2010» Promusicae.
  57. «Que yo no quiero problemas (con Chenoa)» Promusicae.
  58. Grande, Ricardo. (12 de febrero de 2010). «Cadena dial reúne en una gran gala la mejor música en español» El País.
  59. «Chenoa, artista invitada en la gira mundial de Andrea Bochelli» La Información 18 de marzo de 2022.
  60. A. Parrado. (29 de agosto de 2012). «Chenoa inicia una nueva etapa como locutora de radio para Cadena Dial» Vanitatis.
  61. «Chenoa, Pablo Alborán... triunfadores en los Premios 'Los Nº 1' de Cadena 100» Diez minutos 22 de mayo de 2012.
  62. «Chenoa, en "Otra dirección"» Cadena Dial.
  63. JM Bermejo. (4 de agosto de 2013). «Artistas de OT nominados a los Neox Fan Awards 2013» Manioticos.
  64. «Ángel Llácer y Chenoa se reencuentran para dar las campanadas de TV3» Vertele 27 de noviembre de 2015.
  65. «Chenoa anuncia su nuevo disco; Soy humana» Los 40 3 de febrero de 2016.
  66. «'Operación Triunfo' vuelve a TVE con tres documentales y concierto el 31 de octubre» RTVE 20 de julio de 2016.
  67. Madrid, José. (16 de octubre de 2016). «¿Bisbal, Bustamante, Rosa o Chenoa? Desvelamos quiénes son los triunfitos más valorados» Vanitatis.
  68. «'OT. El reencuentro' arrasa con un 24,8% de cuota y 4.702.000 espectadores» RTVE 17 de octubre de 2016.
  69. «Anne Igartiburu y 'OT. El reencuentro', premiados en el FesTVal de Vitoria 2017» RTVE 29 de agosto de 2017.
  70. LOS40. (2024-11-12). «Estos son los nominados a los Premios Iris 2024 de la Academia de Televisión: de Broncano a 'La Mesías', pasando por Chenoa | LOS40» LOS40.
  71. webmaster. (2024-04-22). «Chenoa | Premio A.R.T.E. a la trayectoria» Chenoa.
  72. «Ni Aitana ni Lola Índigo: Esta es la triunfita con la que Ana Guerra colabora en su nuevo disco» los40.com 3 de septiembre de 2024.
  73. «Billboard - Hist of the world» Billboard.
  74. «Top 100 álbumes - Semana 23: 28 mayo a 3 junio 2004» Promusicae.
  75. 1 2 «Top 100 álbumes - Semana 37: del 6 septiembre 2004 al 12 septiembre 2004» Promusicae.
  76. 1 2 «Top 100 álbumes - Semana 4: del 27 marzo 2006 al 2 abri 2006» Promusicae.
  77. 1 2 «Top 100 álbumes - Semana 20: 9 mayo a 15 mayo 2008» Promusicae.
  78. «Top 100 álbumes - Semana 1: del 28 diciembre 2009 al 3 enero 2010» Promusicae.
  79. «Top 100 álbumes - Semana 49: del 2 diciembre 2013 al 8 diciembre 2013» Promusicae.
  80. «Top 100 álbumes - Semana 46: del 11 noviembre 2016 al 17 noviembre 2016» Promusicae.
  81. (Gaztelaniaz) «Top 100 mujeres líderes: de Aitana Bonmatí a Rosalía» La Razón 2026-03-13 (kontsulta data: 2026-04-06).
  82. (Gaztelaniaz) «Las Top 100 Mujeres Líderes en España» El Español 2026-04-02 (kontsulta data: 2026-04-06).
  83. (Gaztelaniaz) «Las Top 100 Mujeres Líderes, reconocidas en su XIII edición en una gala organizada por Magas de El Español y emitida por Atresmedia» Atresmedia 2026-03-14 (kontsulta data: 2026-04-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]