David Vázquez Martínez

Wikipedia, Entziklopedia askea
David Vázquez Martínez
Bizitza
JaiotzaTucumángo probintzia1930eko martxoaren 24a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1986ko otsailaren 15a (55 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbiokimikaria, biologoa eta mikrobiologoa
Jasotako sariak
KidetzaZientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademia
European Molecular Biology Organization (en) Itzuli

David Vázquez Martínez (Tucumán, Argentina, 1930eko martxoaren 24a - Madril, Espainia, 1986ko otsailaren 15a) jatorri argentinarreko biokimikaria eta ikertzaile espainiarra izan zen. Biokimikaren gurasotzat hartu izan da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Farmaziako eta kimika-zientzietako ikasketak egin zituen, Madrilen lehenbizi, eta Cambridgen (Ingalaterra) gero. Antibiotikoei buruzko eta proteinen sintesi biologikoari buruzko azterketak egin zituen batez ere, Espainiako Zientzia Ikerkuntzarako Kontseilu Gorenaren babespean. 1971tik aurrera, erakunde horretako ikertzaileen prestakuntza hobetzeaz arduratu zen, eta 1968tik aurrera Kontseiluaren mendeko zenbait institututako zuzendari izan zen; besteak beste, Biologia Zelularraren, Biokimika Makromolekularraren eta Biologia Molekularraren institutuetakoa.

Bere ikerketan oinarrituta idatzi dituen lanak, berrehun eta berrogeita hamarretik gora, Espainiako eta atzerriko zenbait aldizkaritan argitaratu dira. Espainiako Biokimika Elkarteko zuzendari eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakasle izan da. 1985ean, Ikerkuntzako Asturiasko Printzea saria jaso zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]