Deñe (kantautorea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Deñe (kantautorea)
Bizitza
JaiotzaAzpeitia, 2003 (20/21 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta musikagilea
Genero artistikoapop musika
Musika instrumentuapianoa
gitarra

Deñe Garcia-Bravo Alberdi, izen artistikoz Deñe (Urrestilla, Azpeitia, 2003) kantautore gipuzkoarra da. Pop estiloko musika lasaia egiten du eta kontzertuetan gitarra eta pianoa jotzen ditu[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

8 urte zituela hasi zen piano ikasketa egiten eta ondoren gitarra joten eta ahotsa lantzen hasi zen[2]. 14 urte zituela konposatu zuen aurreneko abestia eta azken urteotan sare sozialen bidez hainbat bideo zabaldu ditu, esate baterako "Ametsetan aske"[3].

Hainbat lehiaketatan ere hartu du parte. Gaztea maketa lehiaketan[4] eta Barakaldoko Hiriko Doinuak txapelketan finalean izan zen[5] eta Kutxa Kultur Musika 2022an ere hartu zuen parte[2].

2022ko urrian "Zu" abestiaren bideoklipa atera zuen, 2023ko urtearen hasieran argitaratuko duen EP-aren aurrerapen gisa[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Julen eta Deñe abeslarien ahotsek bete dute Sanagustingo arkupea -» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Deñe» Kutxa Kultur (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
  3. (Gaztelaniaz) Deñe – Calle Sonora. (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).[Betiko hautsitako esteka]
  4. «Deñe artista azpeitiarra ere Maketa Lehiaketako finalean da» EITB 2020-06-19 (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
  5. «Deñe, Hiriko Doinuak lehiaketako Berdintasun Saria lortzeko hautagaien artean - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
  6. «'Zu' plazaratu du Deñek, bere lehen diskoa izango denaren aurrerapen kanta - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.