Dei-banagailu automatiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Dei-banagailu automatikoa (Automatic Call Distributor edota ACD ingelesez) deiak telefono jakin batzuetara bideratzen dituen sistema edo gailua da.

Eskuarki ACDak bezeroentzako arreta zerbitzua eskaintzen duten bulegoetan erabiltzen dira. Hauek, izapideak asko bizkortzen dituzte.

Sistema hau terminalentzako eta etengailuentzako hardwareaz, telefono lineaz eta deiak banatzeko softwareaz osatua dago. Dei-banaketa instrukzio bidez egiten da, normalean libre dagoen telefonorik onena aukeratzen duen algoritmoa izaten da.