Edukira joan

Deir Yassingo sarraskia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Deir Yassingo sarraskia
Irudia
Map
Motamasa hilketa
Honen parte daGerra Zibila Palestinako Mandatu Britainiarrean eta ethnic cleansing in Palestine (en) Itzuli
Data1948ko apirilaren 9a
KokalekuDeir Yassin (en) Itzuli
HerrialdeaPalestinako Britainiar Mandatua
Pertsona hilak111
107
ErantzuleIrgun
Lehi
Palestinarrak ihes egiten.

Deir Yassingo sarraskia 1948ko apirilaren 9an, Palestinako eta Jerusalemetik gertu zegoen Deir Yassin herrixka palestinarrean talde paramilirar sionistek eragin zuten. Gertaerak Palestinako Britainiar Mandatuan izan ziren, Israel estatuaren independentzia aldarrikatu baino hilabete lehenago izan ziren. Biktimak 107-120 artean izan ziren, guztiak palestinarrak. Orokorrean Irgun eta Lehi talde paramilitarren milizianoak izan zirela onartuta dago. Une hartan lurraldea benetako gerra zibilean zegoen eta arabiarrek Jerusalemgo hiri zaharrean 2500 judu blokeatuta zeuzkaten.[1]

Herrixkak 1948an 750 biztanle zituen.

Apirilaren 9an 132 gizonek, Irgungo 72k eta Lehiko 60k herria eraso zuten. 107 eta 120 artean baserritar, gehienak adinekoak, emakumeak eta haurrak, erailak izan ziren. Gainera, gorpuak lurperatzea eragotzi zuten, eta 150 preso Jerusalemgo eremu judura eraman zituzten. Irgunek ere 37 zauritu eta 4 hildako izan zituen.[2]

Agintari israeldarrek gertaerak gezurtatu zituzten eta hasiera batean Gurutze Gorriari lekuan sartzea oztopatu zuten. Gurutze Gorriko ordezkari nagusiak, Jack Rinier, adierazi zuenez "50 inguru ihes egin zuten, besteak odol hotzez hil zituzten, diziplinaz eta aginduak betez". Biktimen artean 90 urtetik gorako agureetatik hais eta 30 haur baino gehiago ere hil zituzten. Sarraskia lau haizetara zabaldu zuten, arabiarrak beldurtu eta joan zitezen.

Geroago, apirilaren 13an, Hadassah Medikuntza Zentrorantz (Scopus mendia, Jerusalem) zihoan mediku konboiari eraso egin zioten mendeku gisa arabiarrek. Eraso horretan hirurogeita hemeretzi pertsona hil zituzten, gehienak medikuak eta erizainak. Gertaera hauek Hadassah mediku konboiaren sarraskia bezala ezagutzen dira.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]