Delaossa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Delaossa
Bizitza
JaiotzaMálaga, 1993ko ekainak 1 (29 urte) (30 urte)
HerrialdeaMálaga
Jarduerak
Jarduerakhip hop musician (en) Itzuli, abeslaria eta raperoa
Izengoitia(k)Delaossa

Spotify: 5Uox3n7m4W2CoM9MmHPJwQ Musicbrainz: 86e9b6a3-8fc0-4c91-a90e-7a5ee3f9639d Edit the value on Wikidata

Daniel Martínez de la Ossa Romero (Málaga, Espainia, 1993) hip-hop generoko abeslari famatua da, Gehien ezagutua “Delaossa” izenez. 2016tik hainbat single kaleratu ditu, eta 2019an debut diskografikoa grabatu egin zuen. 2020an 'La Tour Liffee' izeneko 5 abestiz osatutako EP bat kaleratu zuen, eta bere ohiko beatmaker, DJ eta ekoizlea J Moods eta Israel B, KIDDO, Gese Da O, Granuja edo Cruz Cafuné bezalako beste musikari batzuekin lagunduta.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daniel Martínez de la Ossa, Delaossa izenez ezagunagoa, jatorriz Malagako El Palo auzoko rapero eta konpositorea da, eta arrantza-tradizio handia du. 12 urterekin hasi zen hip-hopaz arduratzen.[3]

2010eko abuztuan, garai hartan Soup izenez ezaguna, "En blanco fácil" izeneko bere lehen maketa atera zuen, Easy eta Lápiz (aka Lapskillz) ekoizlearekin batera. Urte horretan bertan, hirurek Skill Leaders taldea sortu zuten, eta Fader Kastel (aka Kas Rules) eta Álvaro Moreno sartu zituzten kamera gisa. Guztiek batera, 2012an, "Skillbill" izeneko lehen talde-lana atera zuten. Hiru urte igaro behar izan ziren "El Oasis" (2015) izeneko bigarren eta azken talde lana ateratzeko.[4]

2015eko amaieran, Soup Delaossak Space Hammu (aka Space Hammurabi edo Los Chicos del Cosmos) kolektiboa sortu zuen Álvaro Raggiorekin batera. MCek eta ekoizleek osatutako proiektu hau ikus-entzunezko autogestioaren beharretik sortu zen. 2016an, Delaossa Picasso izenez ere ezaguna, "El Palo Nº1." albuma atera zuen. Hurrengo urteetan, bideoklipak, singleak eta hainbat artistarekin kolaborazioak egiten hasi zen, eta 2019an, J.Moods ekoizlearekin batera, "Un perro andaluz" disko txalotua kaleratu zuen, 12 trackekin eta 6 bideoklipekin.[5]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grupo Skill Leaders[aldatu | aldatu iturburu kodea]

• "Skillbills" (2012)

• "El oasis" (2015)

Bakardadean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

-Como Soup

• "En blanco facil" (maketa) (2010)

-Como Delaossa

• "El Palo N°1" EP (2016)

• "Un perro andaluz" (albuma) (2019)

• "La Tour Liffee" EP (2020)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. www.google.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  2. (Gaztelaniaz) «Biografía de DeLaOssa» Last.fm (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  3. (Gaztelaniaz) «Delaossa Biografía y hechos» Popnable.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  4. (Gaztelaniaz) LOS40. (2019-12-05). «Conoce a Delaossa, el rapero andaluz que lo peta en Latinoamérica» LOS40 (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  5. (Gaztelaniaz) «Delaossa. Biografia, canciones y videos. Lo mejor de Delaossa. Muchotrap» Trap y Música Urbana. Promoción de artistas, videos y entrevistas (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).