Demodex folliculorum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Demodex folliculorum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaArachnida
OrdenaTrombidiformes
FamiliaDemodecidae
GeneroaDemodex
Espeziea Demodex folliculorum
[[|]]

Demodex folliculorum gizakiaren ile-folikuluetan bizi den akaro mikroskopikoa da. Eskuarki aurpegian dago: sudurrean, bekokian, masailean, betileetan eta kokotsean. Zizare itxura du eta gehienetan ez da kaltegarria, komentsal bezala jarduten baitu (larruazalaren jariakinez eta zelula hilez elikatzen da) [1]

0,4-1 mm-ko luzera du eta bere gorputzak burua, toraxa eta abdomena ditu. Toraxean lau pare hanka daude, atzaparren antzeko egiturak dituztenak, ostalariaren ile-folikuluei eusteko balio dutenak.

18-24 egunetako bizi-zikloa du. Emeek 25 arrautz inguru jartzen dituzte, eta horietatik larbak sortuko dira.

Gizaki guztiengan daude eta ez dute aparteko kalterik sortzen [2]. Gaztaroan haien kopurua igo daiteke, larruazaleko zelulek koipe eta sebo gehiago ekoizten dituztelako. Kasu gutxi batzuetan, gehiegi hazten direnean, kaltegarri bihur daitezke eta larruazaleko patologia batzuk sortu (blefaritisa eta akne arrosa, besteak beste).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lacey, N; Ní Raghallaigh, S; Powell, FC (2011) Demodex Mites – Commensals, Parasites or Mutualistic Organisms Dermatology. 222 (2): 128–30
  2. Albert M. Kligman & Michael S. Christensen.; Christensen (2011). "Demodex folliculorum: requirements for understanding its role in human skin disease". Journal of Investigative Dermatology 131 (1): 8–1

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]